Oiasso Museoak historiari eta ondareari buruzko podcasta sortu du

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Oiasso Erromatar Museoak “Indusketa Guztien Gainetik”, podcast-a kaleratu du, KUTXA Fundazioaren laguntzak babestuta eta Antxeta Irratiaren laguntzarekin. Soinu-pieza bat da, eta asmoa da Erromatarren garaiko ondare arkeologikoa eta lurraldean gertatu ziren gertaera historikoak jendeari ezagutaraztea.

Atzo argitaratu zen lehen kapitulua, eta, egunero, beste atal bat argitaratuko da podcast-a osatzen duten hamar atalak osatu arte. Pieza entzuteko interesa duen orok dohainik entzun ahal izango du, Oiasso Museoaren webgunearen bidez, Ivoox plataformaren bidez eta Antxeta Irratiaren webgunetik. Atal bakoitza euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Oiasso Museoko koordinatzailea den Aizpea Goenagaren eta Leire Lizartzeguiren eskutik sortu da ekimena. Leirek gidatuko du programa, eta Antzinateko Historian doktore diren eta lehendik museoko zientzia-aholkulariak izanak diren eta aditu eta ikertzaile gazte diren Jokin Lanzek eta Adur Intxaurrandietak ere kolaboratuko dute. Elkarrizketa entretenigarri eta dibulgatzaile baten bidez gure historiaren pasarte zehatz bat marraztuko digute.

Alde horretatik, Leire Lizartzateguik galdera batzuk planteatuko dizkie entzuleei, hala nola: Nola hartu zituzten bertakoek erromatarrak? Zertarako sortu ziren gladiadore-ikuskizunak? Zer lotura dute erromatarrek eta Tronu Jokoak?, etab.

“Maitatzeko artea”, Ovidiorena

Datorren larunbatean, abenduaren 30ean, 12:30ean, Oiasso museoko kaia-aretoan, Ovidioren “Maitatzeko artea” obraren zati bat antzeztuko dute. Antzezpena Patxi Pérezek zuzentzen duen antzerki amateurreko taldeak prestatu du. Gaztelaniaz izango da, eta sarrera doan da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude