Larunbat honetan, azaroaren 8an, 17:30ean, jokatuko da Lau T’erdiko B Serieko Txapelketaren finala Irungo Uranzu pilotalekuan. Gainera, bertan parte hartuko du Unai Amiano pilotari irundarrak, finala jokatzeko sailkatu ostean. Gaur goizean frontoian pilota aukeraketa egin du Beñat Senar aurkari ataundarrarekin batera eta bertan izan da ere Borja Olazabal Kirol ordezkaria.
Partidara joateko interesa duten pertsonek entradasfronton.com-en edo Uranzuko leihatilan bertan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, ordubete lehenago, betiere sarrerak eskuragarri geratzen badira.
Borja Olazabalek azaldu du hiriarentzat harrotasun bikoitza dela Unai Amiano irundarrak bere etxean, Irunen, jokatzea Lau T’Erdiko B Serieko Txapelketako finala”. Kirol ordezkariak gaineratu du irundarrak joan den irailean profesional gisa debuta egin ondoren, pilotariak “talentu aparta eta etorkizuneko potentzial handia” duela pilotan.
Unai Amiano
Unai Amianok (Irun, 2004) irailean egin zuen debuta profesionaletan, Uranzu pilotalekuan. Pilotariak Berako pilota klubean eman zituen lehen urratsak. Geroago Añorgan jarraitu zuen eta azken urteak Tolosa Aurrera Pilota Elkartean eman ditu. Aurten hainbat titulu lortu ditu, hala nola 22 urtez azpiko munduko txapeldun titulua, Mallabiko Biharko Izarrak, Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Lezamako Torneoa irabaziz talde tolosarrarekin.



