Euskadiko Itsasargien Lagunak elkartearen 10. urteurrena ospatzeko festa antolatu du

Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur elkarteak 10 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko festa bat antolatu dute uztailaren 6rako, larunbaterako, 17:00etatik 20:00etara, Zabaltza plazan. Euskadiko Itsasargien Lagunak antolatutako ekitaldia da, Irungo Udalaren eta Marrubi goxokiak dendaren laguntzarekin.

Elkartetik adierazi dutenez, “gure itsasargi maiteetan barrena ibilian egindako lehenengo hamar urteak ospatzeko, uda garaian gurekin arratsalde bat pasatzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak”. Lighthouse Party festaren barnean aurpegi margoketa, tailerrak, jolasak eta musika egongo dira.

Euskadiko Itsasargien lagunak elkartetik aipatu dutenez, “Ziur gaude dibertsioz betetako egun bat izango dela: musika ona, jolasak, haurrentzako animazio jarduerak, txapak, aurpegi pintaketa eta sorpresa asko”. Gainera, itsasargien beste zale batzuekin elkartzeko eta elkarteak nola funtzionatzen duen jakiteko aukera izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude