Jose Perea artistak tailerra eskainiko du Udal Marrazketa eta Pintura Akademian

Datorren larunbatean, martxoaren 27an, Marrazketa eta Pinturako Udal Akademiak masterclass/tailerra eskainiko du Jose Perea Barros artistaren eskutik.  Bi zatitan banatuko da jarduera: lehenengoan, artistak bere obra erakutsi eta azalduko du, eta bigarrenean, lan praktikoa egingo dute parte-hartzaileek.

Anakako Fabiola Erregina kalean dagoen Marrazketa eta Pintura Akademiak antolatzen duen jarduera paraleloen programako beste saio bat da.

Eguna: Martxoak 27

Ordutegia: 10:00 -14:00

Izen-ematea: Martxoren 15etik 22ra, pinturamargoa@irun.org helbide elektronikoan edo 606220417 eta 695752994 telefono-zenbakietan.

Behar diren materialak:

Klarionak, pastel gogorrak, zapiak.

Prezioa: 21,60€

COVID-19aren kontrako neurriak: 13 lagun izango dira gehienez, eta izen-ematearen ordenaren arabera osatuko da taldea. Materialak parte-hartzaileek beraiek ekarri beharko dituzte.

Artistari buruz

Jose Perea Barros. Hendaian bizi eta lan egiten du. Estanpazio profesionaleko eta pinturako tailerretan parte hartu du Artelekun. Bere lanari buruz dioena: “Pinturan, marrazkian, argazkigintzan eta objektuetan moldatzen naiz. Unibertsoaren ikuspegia sortzeko akuilua da niretzat. Osotasunaren barruan dago pintura. Naturan errepikatzen diren patroiak hura eklosionarazten duten berberak dira. Uraren adimena, argiaren isiltasuna (materia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude