Ekainaren 2an sartuko da indarrean TAO zerbitzua 4 gune berrietan

Irungo Udalak, Mugikortasun arloaren bidez, jakinarazten du TAO aparkaleku zerbitzu araugilearen zabalkuntza hurrengo astelehenean, ekainak 2, sartuko dela indarrean. Horrela, TAO zerbitzu berriarekin, beste lau eremu sortuko dira: 14. eremua Artia, 15 eremua. Larreaundi, 16. eremua Elizatxo eta 17 eremua. Kostorbe-Gal. Era berean, Udalak TAO zerbitzuaren ezarpena eremu berrietan ebaluatuko du, ordutegiak aztertzeko eta, beharrezkoa izanez gero, ordutegiak egokitzeko. Halaber, azterketa orokor bat egingo da etxebizitza bakoitzeko bigarren TAO txartel baten aukera analizatzeko.

Gaur egun, araupean aparkatzeko 5.141 toki daude hirian, hamahiru eremutan banatuta. Alabaina, azken urteetan, aparkatzeko arazoak izan dira Artian, Larreaundin, Elizatxon eta Kostorbe-Gal inguruan, auzotarren artean batez ere, eta, egoerari aurre egiteko, auzo horietan lau eremu eta araupean aparkatzeko 2.996 toki berri sortzea erabaki du Udalak.

Horrela, aurrerantzean, araupean aparkatzeko 8.137 toki izango dira hirian: 1.247 urdin, 6.487 berde, 23 gorri eta egoiliarrentzako 380 zuri. Aipatutako neurriaren helburua aparkatzeko arazorik larrienak dauden auzoetan toki gehiago izatea eta espazio publikoaren erabilera ekitatiboagoa bermatzea da.

Araupeko ordutegi berriak

Aldaketaren ondorioz, Udalak ordutegi desberdinak finkatu ditu eremu zahar batzuetarako:

Eremuak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9 eta 12

Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:30-20:00

Larunbatetan, 09:00-13:30

Eremuak: 13, 14, 15, 16 eta 17

Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:30-18:00

Eremuak: 7, 10 eta 11

Astelehenetik igandera, 09:30-19:30

** 13 eremuak (Belaskoenea) bere egungo ordutegia aldatuko du zonalde berrien murriztutako ordutegira.

Era berean, Udalak TAO zerbitzuaren ezarpena eremu berrietan ebaluatuko du, ordutegiak aztertzeko eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu behar diren beste eremu batzuekin, edota beste zonaldeekin muga egiten duten kaleek egokitu behar diren aztertzeko. Halaber, azterketa orokor bat egingo da etxebizitza bakoitzeko bigarren TAO txartel baten aukera analizatzeko.

Egoiliarrentzako eremu berriak

Hiri osoko egoiliarrentzako tokien kopurua ere handituko da: gaur egun, 189 toki zuri daude, eta, aurrerantzean, 420 izango dira, gradualki gehituko direnak ekainaren 2tik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude