Ekainaren 1ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Ekoetxea Txingudin

Ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, ekainaren 1ean, igandean, familiei zuzendutako jardunaldi berezi bat egingo da Irunen, hiriko bidegorri batzuen bidez oinez edo bizikletaz egin ahal izango den ibilbide ludikoarekin. Ekoetxea Txingudik, Irungo Udaleko Borja Olazabal Garapen Jasangarriko zinegotziarekin, eta Txikis del Bidasoak aurkeztu dute gaur jardunaldi hau, familiak eta Txingudiko badiako naturgunea izango dira protagonista.

“Izan ingurumen zaindari!” lelopean, proposamenak natura-ingurunea modu dibertigarri eta hezigarrian ezagutzeko eta baloratzeko gonbita egiten du ingurune hau estimatzeko eta babesteko helburuarekin. Gainera, parte-hartzaileek Plaiaundiko Parke Ekologikoan bertan antzeztuko den “Izarren hartza” antzezlanaz gozatuko dute.

Jardunaldiaren dinamika

Ibilbidean zehar, Santiagoko bidegorriaren eta Ekoetxea Txingudiren artean, Pierre Loti pasabide berria erabiliz, familiek lau gune aurkituko dituzte adin guztientzako jolas, dinamika eta sorpresekin. Parte-hartzaileek kartila bat zigilatu ahal izango dute, gutxienez jardueretako bat osatu eta “ingurumena zaintzen duen familia” diploma eta opari bat lortzeko:

  1. postua: Santiagoko bidegorria (10:30 – 11:45):

Ingurumen ginkana eta irakurketa-eremua.

  1. postua: Pierre Loti pasabidea Santiagotarrak ondoan (10:30 – 12:00):

Antzara joko erraldoia eta klarionak.

  1. postua: Pierre Loti pasabidearen amaiera (10:30 – 12:15):

Ingurumen-erruleta.

  1. postua: Ekoetxea Txingudi (10:30 – 12:30):

Intsektuen hotel tailerra, diploma banaketa eta “Izarren Hartza” antzezlana.

Antzerki emanaldia

12:30etatik 13:30etara Ekoetxea Txingudin Amaiera gisa, 12:30tan, Plaiaundiko Parke Ekologikoko piknik gunean, “Izarren Hartza” obra antzeztuko da, Panta Rhei konpainiaren eskutik. Proposamen artistiko eta sentsoriala da, biodibertsitatearekiko errespetuaz sentsibilizatzeko diseinatua, animalien bizimoduak bere ingurune naturalean duen erraztasuna eta harmonia erakutsiz. Hitzen beharrik gabe, zuzeneko euskal musika tradizionala abenturaz betetako ibilbide imaginario batekin konbinatzen du, non publikoa espazio interaktibo, dinamiko eta desafiatzaile batean murgiltzen den, gogoeta eta naturarekiko lotura suspertzen duena.

Horrela, jardunaldi hau aukera paregabea da familian partekatzeko, Txingudiko badiako ingurune naturala aztertzeko eta ingurumena babesteko balioaz jabetzeko.

Izen-ematea gomendagarria

Parte-hartzaile kopuruaren aurreikuspena egiteko, jarraian duzuen estekan sartuz, Ekoetxea Txingudiko webgunearen bitartez aldez aurretik izena emateko eskaera luzatzen da: https://ekoetxea.eus/esperientzia/izan-ingurumen-zaindari-ekitaldia.

Horrela, erakundeak diploma eta oparien estimazioa egin ahal izango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude