Apirileko oporrak amaitu ez badira ere, Konekta zerbitzuak apirilean zehar Martindozenean gaztelekuan egingo diren ekintza berriak iragarri ditu. Ekintza horiek 15 eta 18 urte artean dituzten gazteentzako izango dira eta gaztelekuan haientzat erreserbatutako espazioan egingo dira.
Horretarako, espazioa arratsaldeko 17:00etan irekiko da, nahiz eta ekintza 17:30ak arte hasi ez. Hauek dira apirilerako Konekta zerbitzuak gazteentzat antolatutako ekintzak:
- Apirilaren 3an, asteazkenean: Sushi tailerra
- Apirilaren 4an, ostegunean: Makrame tailerra
- Apirilaren 12an, ostiralean: Topagunea
- Apirilaren 13an, larunbatean: Egia edo erronka
- Apirilaren 19an, ostiralean: 15-18 espazioa gustatzen zaigu?
- Apirilaren 20an, larunbatean: Dardo txapelketa
- Apirilaren 26an, ostiralean: Xake arratsaldea
- Apirilaren 27an, larunbatean: Pizza tailerra



