Real Uniónek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Emakumea, Kirola & Enpresa” foroa antolatu dute. Hitzordua datorren ostegunean, maiatzak 17, izango da, 18:00etatik aurrera, Ficoban, Patricia Rodríguezen, Aintzane Encinasen, Ane Sasetaren, Amaia Festaren eta Ainara Manterolaren parte-hartzearekin. Euren ibilbidea errepasatuko dute eta emakume izateak eta kirol praktikak euren ibilbide profesionaletan izan duten eragina azalduko dute: lortutako esperientzia, zailtasunak, oztopoak, erronkak, emakumeen lidergoa, etab.
Parte-hartzaile bakoitzaren hitzaldien ondoren, solasaldi txiki bat antolatuko da, bertaratutakoek galderak egiteko edo sortzen diren zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Ane Sanzberro kazetariak moderatuko du ekitaldia.
Ekitaldia doakoa da, baina beharrezkoa da maiatzaren 16a baino lehen webgune honetako formularioan izena ematea.
Hizlarien profil txikia
Patricia Rodríguez
ADEn lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Kudeaketako Masterra Parisko ISCn. Bere ibilbidea PwC-n hasi zuen eta bertan 9 urte eman ondoren, etapa profesional berri bat hasi zuen kirol kudeaketan. 2014an, SD Eibar talde igo berriaren finantza-zuzendaritza hartu zuen, eta, bi urteren ondoren, klubeko zuzendari nagusi bihurtu zen. 2019an Elche CFko CEO bihurtu zen, LaLigako lehendakariordetzarekin batera. 2021ean Granada CFra joan zen kontseilari gisa, eta 2022aren amaieran RCTSSren gerentzia hartu zuen bere gain.
Aintzane Encinas
LaLigako enbaxadorea. TXIMIST Fundazioko eta Gaben Club Deportivoko presidentea. Realeko entrenatzailea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua. Kirol Kudeaketa eta Zuzenbideko Masterra. Coach profesionala.
Ane Saseta
Nazioarteko igerilaria eta Espainiako txapelduna junior mailatik absolutura. Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. Kirol Nutrizioan eta Elikadura Nahasmenduetan espezializatua. CD Bidasoa XXIeko presidentea 2018tik. Espainiako Igeriketa Federazioko zuzendaritza batzordeko kidea eta “Emakumea eta Ura” ataleko ordezkaria 2020tik.
Amaia Festa
Hondarribitarra, 1974an jaioa. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua ESTEn,Deustuko Unibertsitatea. Transportes Argitrans-eko administratzaile solidarioa.
Ainara Manterola
Zuheganen sortzailea eta bazkidea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, mugimenduaren kalitatean, indar-entrenamenduan eta lesioen errekuperazioan espezializatua. Lehen Mailako eta nazioarteko futbolari ohia futbolari zein prestatzaile fisiko gisa.