Gazteen emantzipaziorako gakoak aztergai izango dira maiatzaren 6an CBAko GazteARTEan espazioan

Cropped image of real estate agent offering home ownership to costumer.

Datorren maiatzaren 6an, CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroko GazteARTEan guneak gazteen emantzipazioari buruzko topaketa berezi bat hartuko du. “Etxebizitza eta gazteak. Zer aukera eta baliabide ditugu?” izenburupean, hitzaldi honek gaur egungo gazteek etxebizitza bat lortzeko dituzten bideak eta tresnak aztertzea du helburu nagusi.

Topaketa Adriana Carreterok, GAZeko (Eusko Jaurlaritzaren Emantzipaziorako Zerbitzua) aholkulari eta teknikari juridikoak, gidatuko du. Saioaren funtsa informazio argia eta zehatza ematea da, gazteek erabaki arduratsuak hartu ditzaten euren bizi-proiektua abiatzerakoan.

Hizketaldian zehar, honako gaiak jorratuko dira: Etxebizitza alokatzeko eta erosteko dauden dirulaguntza publikoak, eskura dauden baliabide juridikoak eta tresna praktikoak eta emantzipazioarekin lotutako zalantzak argitzeko tarte irekia.

Izena emate epea zabalik

Solasaldia 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 18:00etatik 19:30era bitartean garatuko da. Parte hartu nahi dutenek bihartik aurrera, apirilaren 17tik aurrera, eman dezakete izena udalaren webgunearen bidez. Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Gazteentzako erreferentziazko gunea

CBAko espazio hau gazteen beharrei erantzuteko zerbitzu integrala da. Aisialdiaz gain, prestakuntza tailerrak, bekei eta enpleguari buruzko informazioa eta proiektu pertsonaletarako laguntza eskaintzen ditu. Gainera, aholkularitza afektibo-sexuala ere ematen du. Gunea asteartetik larunbatera dago zabalik 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude