Recicla Birziklatu elkarteak kosmetika natural tailerren edizio berria antolatu du. Oraingoan ekintza Aiako Paorra Baserrian egingo da, azaroaren 25ean, larunbatean. Goizeko 10:00etatik 13:30era luzatuko da ekintza.
Recicla Birziklatuko Laida Rodriguezek Rut Martinekin batera naturaren erdian egingo den tailerrean parte-hartzeko aukera emango dizute. Tailerrean 2 formula erraz sortzen erakutsiko zaie parte-hartzaileei, aldi berean, planeta zein gorputza zaintzeko. Tailerrak 25 euroko prezioa izango du eta parte-hartzaileei material guztia emango zaie.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo ekintzan izena emateko idatzi Laida Rodriguezi (@laida_3r) Instagram bidez.



