Recicla Birziklatu elkarteak kosmetika naturalari buruzko tailerra antolatu du otsailaren 25erako

Recicla Birziklatu elkarteak otsailaren 25ean, larunbatean, egingo du kosmetika naturalari buruzko hurrengo tailerra. Tailerra Ficoban egingo da goizeko 10:00etatik 13:00etara. Parte-hartzaileek Bizum bidez 15 euro ordaindu beharko dituzte eta bildutako dirua elkartearen etorkizuneko proiektuetarako erabiliko da.

Elkarteak tailerra egin ahal izateko ontziak eta osagaiak emango ditu. Beraz, formula berriak ezagutzeko gogoa besterik ez  duzu ekarri beharko, gurekin eta ingurumenarekin arduratsuagoa den kosmetika erabiltzen hasteko. Tailerraren antolaketarako Recicla Birziklatu elkarteaz gain, Cafés Sakonak, La Biotekak, Bioterra Ficobak eta Rut Martinek kolaboratzen dute.

Tailerrean formula errazak ikasiko dituzu, Recicla Birziklatu elkartetik uste dute aldaketa bat gauzatu ahal izateko helburu errazak ezartzea beharrezkoa dela. Horregatik, elkartetik aldaketa hori posible egiteko lagundu nahi dute. Beraz, tailerrean parte hartzeko elkartearekin harremanetan jartzea beharrezkoa izango da, Instagrameko @laida_3r kontuaren bitartez edo 687 426 054 telefono zenbakiaren bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude