Recicla Birziklatuk kosmetika naturala egiten ikasteko tailerra antolatu du datorren larunbaterako

Recicla Birziklatuk kontsumo iraunkorragoa lortzeko ohiturak aldatzeko kontzientziatzen eta lanean jarraitzen du. Oraingoan kosmetika naturalaren mundua hobeto ezagutzeko ekintza proposatzen dute, hau da, kosmetika naturaleko produktuak egiten ikasteko tailerra.

Tailerra urriaren 8an izango da Ficobako areto batean 10:00etatik 13:00etara.

Bertaratzeko izena ematea nahitaezkoa izango da, bertaratuen kopurua mugatua izango baita eta bertan parte hartzeko 5 euroko ekarpena egitea eskatuko da.

Izena emateko Recicla Birziklatu elkartearen kontura mezu pribatu bat bidali beharko da, parte hartzailearen izena, abizena eta telefono zenbakia zehaztuz. Ordainketa Bizum bidez edo tailerraren egunean bertan eskudirutan egin ahalko da. Era berean, izena ematerako orduan tailerrera bertaratzeko interesatuek hartutako konpromisoa eskertu du elkarteak.

Tailerreko parte hartzaileek ez dute ezer berezirik eraman beharko, ikasteko eta Aldaketan parte izateko gogoa besterik ez.

Recicla Birziklatu elkartetik tailer honetan parte hartzeko arrazoiak azaldu dituzte:

– Benetako konpromiso ekologikoa da, jatorri naturaleko osagaiak erabiliko baitutzte beti.

– Ontziak berrerabiltzea sustatuko dute. Horrela, gure ingurumen-inpaktua gutxituko dute eta hondakin gutxiago sortuko dituzte. Urte baten buruan erabilera bakarreko packagingnaren ehuneko handia saihestea lortuko dute.

– Sormenerako espazio bat irekitzen da, “Etxean egindakoa” berraurkituz eta bakoitzaren irudimena eta zentzumenak hegan utziz, testura eta usain berriekin batera.

– Lantegian erabiliko diren osagaien printzipio eta onurak ezagutaraziko dituzte. Gure larruazalaren, gure gorputzaren eta Naturaren arteko oreka eta harmonia berreskuratzen saiatuz. Kosmetika etikoago eta iraunkorrago baterantz jo nahian.

Arrazoi horiek guztiak direla-eta, kontzientziatzeko beste bide bat ireki nahi dute, egunerokoa den eta, agian, beharrezko arretarik ematen ez zaion esparru batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude