Igandean Itzulia Women Irundik igaroko da

Beste urte batez, Itzulia Women Irundik pasatuko da, eta, Udalak jakinarazi duenez, aldaketa batzuk egingo dira zirkulazioan.

Tropela Zubimusu plazatxoko biribilgunetik sartuko da Irunen; aurreikuspenen arabera, 17:30ean. Colón ibilbidean barrena, Gipuzkoa hiribideraino joango da, eta, han, bira egin, eta Elizatxo hiribiderantz joko du, Donostiara bidean. Hori dela eta, ordu erdi lehenago gutxi gorabehera, lasterkarien ibilbideko zirkulazioa etengo da: horrela, 17:00etatik 18:00etara bitartean, txirrindulariek zeharkatuko dituzten kaleetako sarrerak itxita egongo dira.

Bitarte horretan, José Ramón Agirretxe plazako geralekuko taxiak Joaquín Gamón kalerantz irtengo dira, eta Luis Marianoko parkinga José Ramón Agirretxe plazan barrena bakarrik erabili ahalko da. San Juango parkingean, berriz, ez da izango inongo aldaketarik.

Irunbus

L1. ZAISA-OSPITALEA

Ospitalerantz: 16:45etik 18:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidetik, Nafarroa hiribiderantz jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratu, eta zuzenean iritsiko dira ospitalera.

 

Zaisarantz:17:00etatik 18:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.

 

L2. SAN JUAN – KATEA

17:00etatik aurrera, ezingo da bermatu zerbitzuaren maiztasuna: agintariek eta lasterketak berak bide ematen dutenean itzuliko da zerbitzu normaltasunera.

 

L3. SAN JUAN – ARTIA

Ez da aldaketarik izango.

 

L4. SAN JUAN – ANTZARAN – OLABERRIA

17:15etik aurrera, zerbitzua etengo da, harik eta murrizketak bukatu arte.

 

Sagardo Eguna

Egun bat lehenago, larunbatean, hilak 13, Sagardo Eguna dela eta, 18:00etatik 22:00etara bitartean gutxi gorabehera, plaza inguruko sarrerak itxita egongo dira. Pelegrín de Uranzu karrikatik iristen diren ibilgailuek Papinea karrikatik desbideratu beharko dute, Nafarroa hiribiderantz, Korrokoitz karrika itxita egongo baita, eta Santa Elena karrikako ibilgailuek Larreaundirantz bakarrik jo ahalko dute; betiere, ez bada biltzen hainbeste jende non zirkulazioa eten behar den.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude