Aste Santua eta Pazko asteko jaiegunak plan bereziak egiteko baliatzen dituzte askok eta askok. Gaur emandako prentsaurreko batean, Kulturako eta Gizarte Ongizateko ordezkari Nuria Alzagak eta Gazteriako ordezkari Sergio Javierrek Udalak egun hauetarako prestatu duen jarduera egitaraua ezagutarazi dute.
Nuria Alzagak nabarmendu duenez, “egun hauetan hirian gelditzen den jendeak askotariko planak izango ditu aukeran. Kultur jarduerak antolatu ditugu, jarduera sozialak, kirol arlokoak, sormena lantzekoak, aisialdikoak: hiritik atera gabe egiteko kalitateko planak, bertakoentzat eta, jakina, bisitarientzat”. Sergio Javierrek adierazi duenez, berriz, “Irungo haur eta gazteek jarduera pila izango dituzte aukeran Pazko astean aisialdirako. Irteerak planifikatu ditugu, sukaldaritza tailerrak eta abar. Nekez pasatu daitezke oporrak hobeto, lagunartean, ikasten eta ondo pasatzen”.
“Udaberriko oporrak” programa
Irungo Udaleko Gazteria Arloak, Artia eta Martindozenea gaztelekuek eta GazteARTEan Konekta zerbitzuak programazio berezia antolatu dute Aste Santurako, Irungo haur eta gazteentzako aisialdiko askotariko jarduerak: “Udaberriko oporrak”.
Aipatzekoak dira, besteak beste, irteera bat Kattalin aterpera (Legasara), apirilaren 5etik 6ra; Txuri Urdin izotz jauregian izotz gainean patinatzeko egun bat, martxoaren 27an; eta abentura irteera bat Canopyra (Donostiara), Aquariuma barne, apirilaren 6an.
Era berean, gazteek sukaldaritza tailerrak izango dituzte aukeran, Aste Santuko postre tipikoak prestatzen ikasteko, hala nola erroskillak eta torradak. Gainera, besteak beste, zapatilak kustomizatzeko tailerrak, makrame tailerrak eta laser eta arku batailak egin ahalko dituzte.
Jarduera gehienak doan izango dira, eta interesdunek aurrez aurre eman ahalko dute izena, gaztelekuetan bertan; gazteleku@irun.org helbide elektronikoaren bidez; edo WhatsApp bidez, 690 706 471 telefono zenbakira idatzita.
Artia eta Martindozenea gaztelekuak asteartetik ostegunera bitartean zerbitzua eskaintzen dute, 17:00etatik 20:00etara. Ostiral eta larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara. Nahiz eta irteerak beste ordu batzuetan izango diren. 15 urtetik 18 urtera bitartekoentzako espazioa apirilaren 2tik 4ra, 17:00etatik 20:00etara eta apirilaren 5ean, ostiralarekin, 17:00etatik 21:00etara zerbitzua emango du. Dena den,Aste Santua dela-eta, Artia eta Martindozenea gaztelekuak itxita egongo dira martxoaren 28tik apirilaren 1era.
Oiasso Museoa, zabal-zabalik
Kultur jarduera gehienak Oiasso Museoaren egoitzan izango dira. Bertan, martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean, dozena bat inguru jarduera izango dira, adin eta gustu guztietarako. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, Museoaren egoitzan bertan edo 943639353 telefono zenbakira deituta.
Hona hemen programa osoa:
- Bisita gidatuak Oiasso Museoan: Erromatarren garaiko Irun deskubritzeko bisita gidatuak egingo dira martxoaren 28an eta 29an. 11:00etatik 12:00etara, gaztelaniaz eta 12:00etatik 13:00etara, euskaraz. Bisitaren prezioa 5,75 eurokoa izango da.
- “Emakume arkeologoak Gipuzkoan” bisita gidatuak: Emakumeek lurraldeko arkeologiari egin dioten ekarpena ikusteko bisita gidatuak egingo dira. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Bisita gidatuak berriz, martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean 12:00etatik 13:00etara, gaztelaniaz eta 13:00etatik 14:00etara, euskaraz. Doakoak izango dira.
- “Oiassoren patua”: 14 urtetik gorako gazteek eta helduek museoa bisitatzen duten bitartean ikasteko eta Oiassoko misterioak argituz jolasteko sakelako telefonorako doako aplikazioa
- “Irun erromatarra” tourra + bisita Ama Xantalen nekropolira: Irungo kaleetan barrena ibiltzeko eta Oiassori bizia eman dioten aztarnategi arkeologikoak ezagutzeko aplikazioa eta bisita Ama Xantalen ermitara antzinako nekropoli erromatarra ikusteko. Martxoaren 31n eta apirilaren 7an 11:00etatik 12:30era, gaztelaniaz eta 12:30etik 14:00etara, euskaraz. Prezioa 5,75 eurokoa da.
- “Arkeolab familiarra” tailerra: 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiek elkarrekin gozatzeko indusketa arkeologiko txiki eta autonomo bat. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara eta prezioa 5,00 eurokoa da.
- “Egun bat museoan”: Erromatarren garaiko objektu berreginen eta jolasen bidezko bisita dinamizatua 6 urtetik gorakoentzat. Apirilaren 2an izango da 11:00etatik 12:30era. Prezioa berriz, 5 eurokoa.
- “Herkulesen hamabi probak”: 8 urtetik gorakoek eta familiek hamabi proba gainditu eta museoa familiartean eta modu dibertigarrian ezagutzeko modua. Ekintza apirilaren 3an izango da 11:00etatik 12:30era eta 5,00 euroko prezioa izango du.
- Mosaiko tailerra: 6 urtetik gorakoek mosaikoaren teknika deskubritzeko eta tesela txikiak erabiliz mosaiko bat sortzeko gonbidapena. Apirilaren 4an 11:00etatik 12:30era izango da eta prezioa 4,00 eurokoa da.
- “Arkeolab” arkeologia tailerra: 8 urtetik gorakoek eta familiek museoan bertan induskatu eta aurkitzen dituzten objektuak laborategian ikertzeko jarduera. Apirilaren 5ean, 11:00etatik 12:30era. Prezioa 4,00 eurokoa da.
- Irugurutzetako labeak eta meatzea: Irugurutzetako barrutian bertan meategia eta mea kiskaltzeko labeak ikusteko hitzordua eta argazkiak egin eta “Burdina historian zehar” lehiaketan parte hartzeko aukera. Apirilaren 6an, 11:00etatik 12:00etara eta prezioa 5,75 euro.
Jardueretan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez, 943639353 telefono zenbakira deituta, info-oiassomuseo@irun.org helbidera idatzita edo www.oiasso.com webgunean sartuta.
Bestalde, Gizarte Ongizateko Arloak adinekoentzako jarduerak antolatuko ditu, adinekoentzako zentro sozialen bitartez, aisialdia emateko modu positibo bat eskaintzeko: paseoak, dantzaldiak, tailerrak… Gainera, martxoaren 30ean, 17:30ean, Iruntour paseo bat abiatuko da Anakatik.



