Udan ere adinekoentzako gizarte zentroek eta lokalek zerbitzua ematen jarraituko dute

Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko ordezkari Cristina Labordak gaur bisitatu ditu  Lekaeneako apartamentuetako instalazioak; izan ere, horiek dira “Udan Gogoz” programa udan zehar garatzen ari den guneetako batzuk.Azken urteetan garatzen ari den ekimena da eta horren xedea da 60 urtetik gorakoen garapen kognitiboa, fisikoa eta harremanetakoa bultzatzea.

“Gure ustez oso garrantzitsua da adinekoak udako hilabeteetan ere aktiboan mantentzea. Horregatik, aurten ere “Udan Gogoz” programarekin kontatzen dugu berriro, zentro horietan urteetan zehar egiten den ohiko jarduerari jarraipena emanez, eta kasu askotan, adinekoen elkarteen eskutik. Uda honetarako oso anitza den jarduera programatu dugu, hainbat trebetasun lantzen dituena eta xede nagusia da osasun fisikoari eta kognitiboari laguntzea, baita adinekoen gizarte harremanak bultzatzea ere”.

Jarduerak aldatzen doaz edizio batetik bestera eta uda honetan “Dantza Sortzailea” da proposamena, zeinak hainbat dantza mota (taldekoa, bikotekoa, koreografia eta librea, antzinakoa eta modernoa…) konbinatzen baititu irudimena pizten duten beste trebetasun plastikoekin batera.

Jarduera horrek ariketa fisikoa eta sozializazioa lantzea ahalbidetzen du. Beste trebetasun batzuk ere entrenatzen dira, hala nola oroimena, koordinazioa, oreka, kontzentrazioa, sormena…. Betiere umore onaren, lankidetzaren eta enpatiaren ikuspegitik. Jarduera hurrengo datetan eta zentroetan gauzatuko da:

Zentroa: Luis Mariano

Data: uztailak 10, 17, 24  eta abuztuak 7, 14, 21,28, 31.

Ordutegia: 11.00-12.00

Izen-ematea: astelehenetik ostiralera 9: 30-13: 00 eta 15.30-20: 00/larunbata 10: 00-12: 00 eta 17: 00-19: 00/igandea 17: 00-19: 00, 943505388 telefonora deituz.

 

Zentroa: Lekaenea

Data: Uztailak 5, 12, 19, 26  eta abuztuak 2, 9, 16, 23.

Ordutegia: 11.00-12.00h

Izen-ematea: astelehenetik ostiralera 10: 30etik 12: 30era eta 16: 15etik 19: 15era, 943111521 telefonora deituz.

 

Zentroa: Iraso

Data Uztailak 7, 14, 21, 28  eta abuztuak 4, 11, 18, 25.

Ordutegia: 11.00-12.00

Izen-ematea: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 13: 00etara eta 15: 00etatik 19: 00etara/larunbatean: 9: 00etatik 14: 00etara eta 18: 00etatik 19: 00etara/igandean: 18: 00etatik 19: 00etara, 943505644 telefonora deituta.

 

Zentroa: Belaskoenea

Data Uztailak 10, 17, 24  eta abuztuak , 7, 14, 21, 28, 31.

Ordutegia: 17.00-18.00h

Izen-ematea: astelehen, asteazken eta ostiraletan 16: 00etatik 20: 00etara, 943506382 telefonora deituz.

 

Zentroa: San Migel

 

Data: uztailak 4, 11, 18  eta abuztuak , 1, 8, 22, 29, 30.

Ordutegia: 17.00-18.00h

Izen-ematea: astelehenetik larunbatera: 16: 00-20: 00h, 943243678 telefonora deituz.

 

Zentroa: Palmera Montero

Data: uztailak 5, 12, 19, 26  eta abuztuak 2, 9, 16, 23.

Ordutegia: 17.00-18.00

Izen-ematea: Astelehenetik larunbatera, 16:00- 20:00h., 943506707 telefonora deituz

 

Zentroa: Anaka-Puiana

Data uztailak 6, 13, 20, 27  eta abuztuak 3, 10, 17, 24.

Ordutegia: 17.00-18.00

Izen-ematea: astelehenetik larunbatera 16: 00etatik 20: 00etara, 943573551 telefonora deituz.

 

Zentroa: Behobia

 

Data: uztailak 7, 14, 21, 28  eta abuztuak 4, 11, 18, 25.

Ordutegia: 17.00-18.00h

 

Izen-ematea: astelehenetik larunbatera, 16:00- 20:00h., 943630412 telefonora deituz

Gaur egun badaude plaza libreak gizarte zentro guztietan. Parte hartzeko interesa duten guztiek parte hartu ahalko dute harremanetarako telefonoetara deituz.

 

2022ko balantzea

Programa honekin indartzen da dinamizatze zerbitzua zentro horietan guztietan. Tailerren tipologia:

Tailer iraunkorrak. Asteko saioak dira eta jarduera finkoak egiten dira aste guztietan: nola erabili mugikorra, mahai jokoak, zineforuma, oroimena, 16:00 – 20:00, 943506707 telefonora deituz, eskulanak, dantza, pintura, jokoak eta abar. Iaz 468 adinekok hartu zuten parte tailer horietan; kopuru horretatik, 407 ziren emakumeak eta 61, gizonak.

Tailer bereziak: Hilabeteko saioak eta hil bakoitzaren programazioa desberdina da: Partxis lehiaketa, kontzertuak, erakusketak, sexualitate tailerra, autozainketa tailerra, inauteriak, Sanmartzialak, belaunaldien arteko jardunaldia, antzerkiak ikustea, Euskal Jira, ibilaldiak eta abar. 2022an, 1.744 lagunek parte hartu zuten (1.488 emakume eta 256 gizon).

“Adineko askorentzat programazio hau aukera bat da kalera ateratzeko, sozializatzeko, eta haien ongizatea hobetzen duten trebetasun asko lantzeko ere bai. Zentro horietan egiten den lan guztia ezinbestekoa da pertsona horien isolamendua ekiditeko eta zahartze aktiboa sustatzeko” azaldu du Cristina Labordak.

Iazko berritasun gisa, ordezkariak gogora ekarri du 2022an indarrean sartu zela dinamizazio zerbitzuaren kontratu berria, eta horrela zabaldu zela Iraso eta Luis Mariano Gizarte Zentroetako dinamizazioa udalaren aldetik. Era berean, atezaintza zerbitzuaren kontratu berria abia jarri zen eta horren bitartez bateratu zen  Luis Mariano eta Iraso Gizarte Zentroetako eta Lekaenea apartamentuetako atezaintza zerbitzua, ondoko hobekuntzak barne daudela:

  • Luis Mariano: zerbitzua zabaldu da asteburuetan
  • Lekaenea: zerbitzua zabaldu da goizetan.
  • Iraso: zerbitzua sortu berria da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude