Konekta zerbitzuak, Udagazte egitasmoaren barnean, uztailean egingo diren ekintzak iragarri ditu. Ekintza horiek 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izango dira. Ekintzen inguruko informazio gehiago lortzeko deitu 656 794 372 telefono-zenbakira, bidali mezu bat konekta@irun.org helbidera edo idatzi Instagrameko @gazteartean_Irun edo @gazteleku_Irun kontuetara.
Hauek dira zerbitzuak uztailean zehar egingo dituen ekintzak:
- Uztailaren 5ean, asteazkenean, Fraileen hondartzara txirrindaz. Irteera 11:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko da eta Zubimuxuku biribilgunean elkartuko dira parte-hartzaileak.
- Uztailaren 11n, asteartean, 3X3 Saskibaloi txapelketa 15 eta 25 urte arteko gazteentzat. Belaskoenea eskolan jokatuko da eta 17:00etan hasiko da.
- Uztailaren 12an, asteazkenean, Henaniko pistinetara irteera. Renfe tren geltokian elkartuko dira goizeko 10:00etan eta 20:30ean itzuliko dira. Irteerak 4 euroko prezioa izango du eta Mugi txartela eraman beharko da.
- Uztailaren 18an, asteartean, Hondartza boleibola. Hondarribiko hondartza partidak jokatuko dituzte 10:00etatik 14:00etara.
- Uztailaren 19an, asteazkena, Donostiara egun-pasa eta Scape Room-a. Irteera goizeko 10:30ean hasiko da et arratsaldeko 18:33ean amaituko da. Topo geltokian elkartuko dira eta 4 euro eta mugi txartela eraman beharko dira.
- Uztailaren 26an, asteazkena, multi abentura. La Salleko autobus geltokian elkartu eta 10,90 euro ordaindu beharko dira. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte luzatuko da irteera.