Iraila eskolako itzulera eta errutinara bueltatzeko garaia izaten da. Hori dela eta, Super Amara BAT taldeak zabalik ditu 2025/2026 ikasturterako izen-emateak, hainbat jardueratan: BAT atletismo eskolan, BIZIKI taldeetan eta atletismo egokituan.
BAT atletismo eskola
8 urtetik aurrera eta adinaren arabera banatutako taldeekin, 2012 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrentzat da eskola. Hainbat egun eta ordu eskaintzen dituzte, bai Irunen, Plaiaundiko pistan, bai Hondarribian, Hondartzako pistan. Atletismoko modalitate guztiak probatzen dira: abiadura, jauziak, hesiak, jaurtiketak, iraupena. Hori guztia jarduera zaintzen duten monitore kontratatuen eskutik.
BIZIKI taldeak
Taldeko entrenamenduak joera bihurtu dira kirolean hasi eta aurreratuentzat, asko baitira batera entrenatzean lortzen diren onurak. Bidasoa Atletiko Taldeak, BIZIKI ekimenarekin, kalitatezko taldekako entrenamendu zerbitzua eskaintzen du, aire librean eta prestaturiko entrenatzaileekin. 14 urtetik aurrerako kirolarientzako ekintza da
Zer egingo duzu? Besteak beste, gorputzaren indartze orokorra, errendimendu fisikoaren hobekuntza, running-erako hastapeneko entrenamenduak, lesioen prebentzioa, lasterketako teknika eta koordinazio-ariketak lantzen dira taldean.
Atletismo egokitua
Ostegunetan atletismo egokituko taldea izaten dugu Plaiaundin, eta bertan atletismoaz gozatzen dugu monitore kualifikatuekin.
Jardueraren helburuetako batzuk:
- Independentzia funtzionala erraztuko duten ezaugarri fisikoak garatzea.
- Koordinazio-trebetasunak hobetzea.
- Norberaren gorputza ezagutzea.
- Jarduera fisikoa baloratzea eta gozatzea.
Atletismo federatua
14 urtetik gorako pertsonentzat, atletismoa egiten probatu nahi baduzu, berdin dio adina, gurekin egin dezakezu. Entrenamendu-taldeak diziplinen, giro onaren eta ingurune osasuntsuen arabera. Animatu probatzen!



