Bidasoa Atletiko taldeak hurrengo 3 lasterketetarako izen ematea zabalik du

Irailaren 6an, larunbata, 10:30ean, Guadalupeko ohiko igoera antolatu du Bidasoa Atletiko Taldeak. Klubetik jakinarazi dute 100 izen emateetara iristear direla eta aurreko urteetako parte-hartzaileen kopurua gaindituko dutela dirudiela. Jostaldi pilotalekuan hasi eta Guadalupeko zelaian amaituko da lasterketa. Korrikalariek eta familiek ohiko txistorrada doakoa izango dute eta hamaiketakoa helmugan.

Izen-emateak Kirolprobak webgunearen bidez egin behar da; gaur egun 11 euroko prezioa du. Gainera, probaren egunean bertan izen ematea egiteko aukera ere egongo da eta orduan, prezioa 15 eurokoa izango da.

Hurrengo lasterketak begi-bistan

Irailean egingo den Guadalupeko Igoeraz gain, BAT aurrerago egingo diren lasterketak antolatzen hasi da. Horrela, 26. Inmobiliaria URME Txingudi Korrika eta Maratoi Erdi eta 10K lasterketetarako izen ematea zabalik du.

Urriaren 5ean, igandea, 10:00etan, Inmobiliaria URME Txingudi Korrikaren 26. edizioa egingo dute. Hendaian hasi eta Irundik igaro ondoren, Hondarribiko atletismo pistan amaituko da proba, badia osoa zeharkatzen duen ibilbidea egin ostean.

Une honetan 320 lagun baino gehiagok eman dute izena eta iaz izan genuen 600 korrikalarien kopurua gainditzea espero dute klubetik. Gaur egun 18 €-ko prezioan zabalik dauden online izen-emateak eta azken astean 22 €-ra igoko dira. Probaren egunean berriz, ez da inskripziorik onartzen.

Bestetik, Bidasoko Maratoi Erdia eta 10K lasterketen izen emateak errekor erritmoan jarraitzen du. Kasu honetan, 2026ko otsailaren 22an egingo dira Lomeña Fachadas Rhenus Logistics Bidasoako Maratoi Erdia + 10K lasterketa hauek. Klubeko ordezkarien hitzetan, izen-emateak erritmo onean doaz eta 300 korrikalari dituzte dagoeneko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude