Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak Espainiako Maratoi Txapelketa  irabazi dute

Joan den asteburuan, ekainaren 17an eta 18an, Espainiako Maratoi Txapelketa egin da Banyolesko urtegian. Bertan Santiagotarrak-Urbycolanek paper bikaina egin du taldekako laugarren postua lortuz.

Zalantzarik gabe, emaitzarik esanguratsuena Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana kadeteek K-2 mailan lortutako urrea izan da. Jone Palenzuela eta Enara Parada kideak zazpigarren izan ziren.

Gainera, Malen Juaristi eta Ane Amostegi gazteak hirugarren geratu ziren. Bestalde, Odei Gelbenzu kanoista laugarren postuan helmugaratu zen, eta Andoni Dieguez eta Amaiur Miguel kadeteak hamargarren K-2 mailan. Gazte mailako mutilek ere lasterketa ona egin zuten: Jon Cecilia eta Oihan Arrondoren K-2 laugarren izan zen eta Aimar Módenes eta Alex Aranarena seigarren.

Nerea Garcia Europako Jokoetan

Asteburu honetan, Nerea Garciak Krakoviako Europako Jokoetan parte hartuko du K-4 500 metroko proban. Horrela hasiko da nazioarteko txapelketen denboraldia, 23 urtez azpiko Europako Txapelketarako ere sailkatuta baitago Portugalen eta 23 urtez azpiko Munduko Txapelketarako Italian.

Slalomeko Euskadiko Kopa

Pasa den asteburuan Euskadiko Slalom Kopa eta Euskadiko Kayak Cross txapelketa ospatu ziren Orthezen (Frantzia). Slalom modalitatean 27 kirolarik hartu zuten parte, batzuk kategoria batean baino gehiagotan. Kayak Crosseko diziplinan, aldiz, 20 atleta.

Emaitza garrantzitsuenak:

– Oier Diazek 1. postua lortu zuen kadete mailako K1 gizonetan, eta hirugarren postuan Oier Amiano dago.

– K1 kategorian Aitor Iriondo izan zen podiumeko liderra eta ondoren Lauren Lacabanne eta Javier Arruabarrena.

– Hasier Rodriguez K1 gizon senior kategoriako liderra izan zen, 2. postuan Haritz Azanza podiuma partekatuz.

– Xabier Manterola izan zen podiumaren liderra K1en gizon beteranoaren kategorian.

– Ainara Azanzak urrezko domina lortu zuen emakume juniorren C1 kategorian.

– Maialen Olaso ere lider emakume juniorren C1 kategorian.

– Oier Diaz izan zen C1eko kadete mailako liderra

– C1ean junior mailako gizona, Lauren Lacabanneren lehen postua eta Aitor Iriondo podiumaren azken maila.

– Izar Garcia izan zen K1eko emakumezko junior mailako liderra, eta Ainara Azanza palista izan zuen atzetik.

– K1 emakume senior kategorian Maialen Olasok gidatu zuen

– Kluben araberako sailkapenean 1. postua lortu genuen.

Kayak Krosseko Euskadiko Txapelketa

– Haritz Azanzak zilarrezko domina eskuratu zuen senior mailan.

– Javier Arruabarrenak lehen postua lortu zuen Junioren. Ondoren, Unai Santacruz eta Lauren Lacabanne zeuden.

– Gizonezko kadeteen kategorian Oier Olasok eraman zuen zilarrezko domina.

– Izar Garciak zilarrezko domina irabazi du emakume juniorretan.

– Maialen Olaso emakume senior kategoriako liderra izan zen.

– Taldekako sailkapenean 1. postuan amaitu genuen.

Gure hurrengo hitzordua Gazteen Espainiako 2. Kopa izango da San Miguelen (Irun), ekainaren 24an eta 25ean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude