Pasa den asteburuan, apirilaren 29an eta 30ean, Galiziako Muiños urtegian Espainiako Maratoi Erdiko Txapelketa ospatu zen. Kluben sailkapenean Santiagotarrak-Urbycolanek seigarren postua lortu zuen.
Emaitza handi askoren artean bi izan ziren esanguratsuenak: Ane Amostegi eta Maite Gorrotxategi gazteen urreak, eta Aimar Mónas eta Alex Arana gazteen urreak. Bestalde, Beñat Arsuaga laugarren sailkatu zen 23 urtez azpikoetan. Oihan Arrondo eta Jon Cecilia gazteak seigarren sailkatu ziren. Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana kadeteak bosgarren postuan iritsi ziren.
Gainera, Beñat Arsuaga aurreko asteburuan Amsterdamen izan zen Euskal Federazioarekin, Waterland Marathon lasterketan parte hartzen. 24 kilometroko lasterketa da eta Beñat 32. postuan geratu zen.