Abuztuaren 6an Lur-Alaik squash txapelketa batekin ospatu klubaren 9. urteurrena

Lur-Alai klubak txapelketa antolatu du abuztuaren 6rako klubaren 9. urteurrena ospatzeko. Txapelketa Artaleku kiroldegiak jokatu da. Partidu guztiak goizez jokatuko dira eta txapelketa amaituta, bazkari bat antolatu du kluba nahi dutenentzako. Txapelketan izena emateko luralaisquash@gmail.com helbide elektronikora idaztea edo 687976496 telefono zenbakira deitzea beharrezkoa izango da.

Txapelketaren antolatzaileek adierazi dutenez, “txapelketa xumea izando da, klubeko joklari zein jokalari horori irekita egongo dena”. Klubak antolatzen dituen txapelketa guztietan bezala, helburua squash kirola ezagutu eta praktikatu nahi duten horiei hurbiltzea izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “txapelketa honetan, askotan, oporretan dagoen jendea ere bertaratzen zaigu, bertako hainbat jokalari kanpora joaten zaigun era berean, beraz ez gara asko izango, 10-15 inguru”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude