Irungo Euskal Jira hiriko kaleetara itzuliko da abuztuaren 6an

Datorren larunbatean, abuztuaren 6an Euskal Jiraren beste edizio bat egingo da Irunen. Aurten ekitaldiak izaera berezia izango du, pandemiaren erruz bi aldiz bertan behera gelditu ondoren. Hitzorduaren aurkezpenean Juncal Eizaguirre Kultura ordezkaria eta Iñaki Olazabal Euskal Jirako lehendakaria izan dira.

Kultura ordezkariak adierazi duenez, “udan eskualdean egin beharreko hitzorduetako bat da, eta bisitari asko bertaratzen dira. Oso ekitaldi maitatua da irundarrentzat eta oso erakargarria gure bisitarientzat.”

Euskal Jiraren jatorria
Euskal Jiraren antolaketari buruzko lehenengo datua 1928koa da, baina oso litekeena da aurrez ere antolatu izana. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean eta gerraosteko urte askotan, ez zen antolatu, bi urtetan izan ezik: 1951n eta 1955ean, Jostallu elkarteak antolatu zuen. Azkenaldian, berriz, 1979tik gaur arte etenik gabe ospatu da Euskal Jira, 2020ko eta 2021eko edizioak iritsi arte, COVID-19aren ondorioz ezin izan baitzen antolatu.

Hirian sustrai sakonak dituen jai bat da, eta badu bere partitura propioa ere. Primitivo Azpiazuk konposatu zuen, eta Bandak urtero jotzen du. Euskal folklorearen, kirolaren, sukaldaritzaren, dantzaren eta musikaren eta euskal kulturaren gainontzeko bereizgarrien erakustoki bat da Euskal Jira. Antzinako usadio eta ohituren oroigarri bat da, talde bakoitza gurdi batean irudikatzen saiatzen dena.

Aurten 9 gurdi aterako dira desfilean:

EUSKAL JIRA
HENDAIA
IRUNGO EUSKAL KIROLAK.
BEHOBIA
MEAKA
KEMEN
SANTIAGO
LANDETXA
FORO XXI
Musika talde desberdinek ere parte hartuko dute eta gurdien artean tartekatuta joango dira.

Parte hartze handiko jaia da Euskal Jira, desfilean parte hartu nahi duen oro sar daiteke banaka edo taldean. Gainera, jende asko biltzen da Urdanibia plazan sardinak eta sagardoa dastatzeko antolatzen den jai herrikoian.

EGITARAUA

Abuztuak 5, ostirala

  • 22:00
    ANITA PARKER kontzertua
    Urdanibia plaza

Abuztuak 6, larunbata

  • Egun osoa
    Argazki  lehiaketa Euskal Jiraa
  • 9:00
    Txalaparta
    Hiriko hainbat tokitan
  • 11:00
    Hainbat taldek musika eta dantza emanaldia
    Hiriko auzoetan barrena
  • 10:00-14:00
    Gaztelu Puzgarriak
    Urdanibia plaza
  • 10:00
    Txosna irekiko dira. Txistorra, sardinak, sagardoa, taloak eta abar dastatzeko aukera izango da
    Urdanibia plaza
  • 10:30
    Artisau-lanak eta bertako jakien salmenta
    Urdanibia plaza
  • 11:30-13:30
    Haur jolasak
    Urdanibia plaza
  • 12:00

    Kantuz Kantu, Kantuz Lagunak taldearen eskutik
    Urdanibia plaza

  • 12:00-16:00
    Parte hatzen duten gurdien erakusketa
    Urdanibia plaza
  • 12:15
    Bertsolariak
    Urdanibia plaza
  • 12:45
    Dantzariak
    Urdanibia plaza
  • 14:00
    Almuerzo ofrecido a los grupos del desfile
    Sociedad Irungo Atsegiña
  • 17:00-24:00
    Desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeei eskainitako bazkaria
    Urdanibia plaza
  • 18:00
    Euskal JiraIbilbidea: Mendelu, Hondarribia Kalea, Colon Pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibiako Plaza.
  • 20:00
    Irun eta Hondarribiko txistulariek Irin Hiria Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte
    Urdanibia plaza
  • 20:30
    Kemen dantza taldearen eskutik Dantza Jira Erromeria
    Urdanibia plaza
  • 22:00
    Dantzaldia Gora Herria taldearekin
    Urdanibia plaza

Abuztuak 7, Igandea

  • 11:20
    Gipuzkoako Herri kiroleteko Pentatloi txapelketa
    Urdanibia plaza

2022ko Euskal Jiraren aurkezpen bideoa Txingudi Onlinen ikusgai dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude