Irungo AEK euskaltegiak aurreratu duenez 2024ko urtarrila hilabete mugitua izango da. Korrika urtearen hasierarekin batera, 23. Korrika girotzeko ekintzei hasiera emango zaie. Horrela, euskaltegiak urtarrileko ekintza nagusien berri eman du.
Lehen data garrantzitsua urtarrilaren 11a, osteguna, izango da, izan ere, egun horretan 23. Korrikaren ibilbidearen aurkezpena egingo da. Urtarrilaren 12an, ostiralean, bigarren korrika batzordea egitea aurreikusita dago. Urtarrilaren 13an, larunbatean, Badon ikuskizuna Amaia Kultur Zentrora iritsiko da. Azkenik, urtarrilaren 20an, Katean Korrika Eguna egingo da, auzoa ekintzez betetzeko.