Eguberrietako programaren esparruan, Irungo Udaleko Kultura Arloak urteroko jardueretan parte hartzeko oinarriak onartu ditu; tartean, San Tomas eguneko azokan parte hartzekoak. Bada, txosna jartzeko eskabidea aurkezteko epea ostiral honetan bukatuko da, hilak 10. Bestalde, Nekazaritzako elikagaiak erakutsi eta saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko epea azaroaren 25ean bukatuko da.
Txosnak jartzeko eskakizunak betetzen dituzten Irungo kultur, kirol eta gizarte arloko entitate eta elkarteek eta aisialdikoek eman dezakete izena deialdian, elektronikoki, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez, Irun Txartela, NAN elektronikoa edo Izenperen ziurtagiri elektronikoa baliatuz, edo autozerbitzu terminalen bitartez, Palmera-Montero Gunean, astelehenetik ostiralera bitartean, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara –jaiegunetan itxita dago–, zein Kutxabankek Anakan eta Katean dituen bulegoetan, edozein momentutan.
Onartzen diren eskabideen behin-behineko zerrenda eta onartzen ez direnena azaroaren 17an argitaratuko dira, ostiralarekin, Kultura eta Kirol Arloaren bulegoetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarenetan eta Interneten, www.irun.org helbidean, hiru egun naturalez, interesdunek egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Behin epe hori bukatuta erreklamaziorik ez badago, behin-behineko zerrendak behin betikotzat hartuko dira; erreklamaziorik badago, berriz, azaroaren 24rako ebatziko da.
Esleipena zozketaz
Zozketa jendaurrean egingo da, azaroaren 24an, ostiralarekin, 19:00etan, Amaia KZko hitzaldi aretoan, eta eskatzaileek bertan egon beharko dute. Haren bidez, sei postu esleituko dira gehienez ere. Onartzen diren eskabideak lau taldetan sailkatuko dira: Kultur elkarteen eskabideak, kirol elkarteenak, gazte elkarteenak eta ikastetxeenak eta elkarte sozialenak eta gobernuz kanpoko erakundeenak
Oinarriak (eskakizunak, epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa) Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (San Martzial karrikako 2 zenbakian) eta Udalaren webgunean (www.irun.org helbidean) eskuratu daitezke, eta eskabideak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.
Nekazaritza postuak
Bestalde, Nekazaritzako elikagaiak erakutsi eta saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko epea azaroaren 25ean bukatuko da. 22 postu jarriko dira gehienez ere, hiru ataletan banatuta: barazki eta fruituak, loreak eta landareak; produktu landuak; eta abereak.
Informazio guztia, Udalaren webgunean eskuragarri dago.