Zabalik dago San Tomas egunerako txosnak eta nekazaritzako postuak eskatzeko epea

Aurtengo gabonetako programaren barruan, urtero antolatu ohi diren jardueretan parte hartzeko oinarriak onartu ditu Irungo Udaleko Kultura Arloak, hala nola San Tomasetako ferian parte hartzekoak, azoka egin badaiteke betiere. Txosna bat eskatzeko epea azaroaren 2an hasi zen, eta azaroaren 12an bukatuko da, ostiralarekin. Bitarte horretan, elektronikoki bideratu beharko da eskaera.

Eskakizunak betetzen dituzten Irungo kultur eta kirol entitate eta elkarte guztiek, aisialdikoek eta gizarte arlokoek parte har dezakete deialdian. Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda azaroaren 18an argitaratuko da, Kultura eta Kirol Arloaren bulegoetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarenetan eta Interneten, www.irun.org helbidean, hiru egun naturalean, eta, epe horretan, egoki deritzeten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte interesdunek. Behin epe hori igarota, ez bada jartzen erreklamaziorik, behin-behineko zerrenda behin betikotzat hartuko da; erreklamaziorik aurkezten bada, berriz, azaroaren 24rako ebatziko da.

Zozketa, azaroaren 25ean
Zozketa jendaurrean egingo da, azaroaren 25ean, 18:00etan, Kultura Arloaren bulegoetan, eta, gehienez, SEI (6) POSTU esleituko dira. Onartutako eskaerak lau taldetan multzokatuta sartuko dira zozketan:

a) Kultur elkarteak

b) Kirol elkarteak

c) Gazte elkarteak eta ikastegiak

d) Gizarte arloko elkarteak eta gobernuz kanpoko erakundeak

Oinarriak, eskakizunak, epea eta gainerako dokumentazioa Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan eta Udalaren webgunean (www.irun.org helbidean) kontsultatu daitezke. Eskabideak, berriz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan aurkez daitezke, San Martzial karrikako 2 zenbakian.

Nekazaritzako produktuen salmenta
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak erakutsi eta saltzeko postuak jartzeko eskaerak azaroaren 26ra bitartean aurkeztu ahalko dira. 22 postu instalatu ahalko dira gehienez, eta hiru sailetan banatuko dira: barazki eta fruituak eta lore eta landareak; produktu landuak; eta baserriko animaliak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude