ZiztaKA taldearen proiektuaren garapenerako ezinbestekoa izan zen prozesu partehartzailea ireki zen iaz. Aurreko urteko prozesuak hainbat ondorio agerian utzi zituen eta horiek plazaratzeko zein ikasturte honetako plangintza azaltzeko, larunbat honetan, azaroak 6an, III. Foro Irekia ospatuko du Palmera Montero gunean goizeko 11:00etan.
Aurten ere denon bide laguntza eta babesa ezinbestekoak izango direla aurreratu dute elkarteko kideek. Horregatik, antolatzaileek adierazi dute aurrekoetan bezala, herritarren ekarpenak jaso nahi dituztela.
Gehiago jakin nahi? Larunbat arte!