Naia Llorentek altuera jauziko Espainiako txapeldun titulua lortu du 16 urtez azpiko txapelketan

Bidasoa Altetiko Taldeko federatu gazteenek paper bikaina jokatu dute La Nucían, titulu nazional batekin eta bi finalista-posturekin.

Naia Llorente

Txapelketara joan ziren zortzi atleten artean, Naia Llorente izan zen izen nabarmenena. Joan den martxoan, pista estalian, Naiak zilarrezko domina eskuratu zuen Aitana Alonsorekin lehia polita izan ondoren. Aire libre horretarako, Aitanaren bajak faboritoen artean jartzen zuen Naia, eta horrek kudeatzen jakin zuen.

Aurkariek bezala, Naiak ere oso lehiaketa garbia egin zuen, eta denak oso estu egon ziren 1,66m-ko altueraraino. Listoia 1,68 metrotan zuela, Naiak bere jauzirik onena egin zuen, bere lehen saiakeran gaindituz. Bere aurkariek ezin izan zuten garaiera gainditu, eta gorenera igo zen BATeko harrobiko jokalaria. Urte bikaina Naiarentzat, nekez ahaztuko duena.

Jon Gajate eta Egoitz Miquelarena

Egoitz Miquelarena 300 eta 100 metroko proban lehiatu zen. 300 metroetan finalera iritsi zen finalerdian 36,13 segundoko marka eginda. Finalean seigarren bukatu zuen 36,44 segundoko markarekin.100 metrokoan ere 11,89 segundoko denborarekin iritsi zen finalerdira – 11,67 segundoko denbora onena kanporaketa seriean –.

Jon Gajatek ere finalista postua lortu zuen 100 metroko hesidunetan. Finalean izan zen finalerdia 14,70eko denborarekin amaitu ondoren. Finalean zortzigarren bukatu zuen 15,07 segundoko markarekin.

Finalista posturik ez, baina merezimenduzkoak izan dira BATeko gainerako atleta gazteen emanaldiak. Hugo Vazquez eta Alai Cabelloren bikoteak 600m-etan finalaurrekoetan 1: 27,88 minutuko denbora egin zuten Hugok eta 1: 26,75 minutukoa Alaik. Finalean sartzeko gertu biak.

Abiaduran, Nerea Sorondo 100 metrokoan lehiatu zen, finalerdietara 12,88 segundoko denbora onenarekin iritsiz. 300 metroko hesidunetan, Mariela Berazak 46,43 segundoko denborarekin itxi zuen bere txapelketa finalerdian sartzetik gertu. Markel Garrancho, 300m-ko bere seriean lehiatu zen 37,52 segundoko denborarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude