Atletismoz betetako asteburua Bidasoa Atletiko Taldeko kirolarientzat. Izan ere, Espainiako hiru txapelketa eta selekzio nazionalen arteko europar txapelketa jokatuko dira larunbat eta igande artean. Jarraian, txapelketa horietako bakoitzaren informazioa topatuko duzu.
Teresa Errandonea Europako Selekzioen arteko Txapelketan
Aurretik iragarri genuen bezala, Teresa Errandonea selekzio nazionala ordezkatzeko hautatua izan da Silesiako Europako Txapelketan.Atzean geratu dira pistatik kanpo mantendu duten lesioak, eta asteburu honetan berriro lehiatuko da Europako elitearekin, selekzioari ahalik eta puntu gehien ematen saiatzeko.Ekainaren 24an, larunbatean, 16:25ean, Teresa 100 metro hesidunetan lehiatuko da. Lehiaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da RFEAren webgunean.
16 urtez azpiko harrobia Espainiako Txapelketan
Klubeko sail federatu gazteena Estatuko txapelketan lehiatuko da asteburu honetan Gandian. Eta atleta askorekin egiten du, zortzi atleta ere joango dira kluba ordezkatuz. Harrobiko kirolari ugari, klubaren eskola eta harrobi lana erakusten dutenak.Hauek dira atletak: Jon Gajate (100 hesi), Hugo Vazquez (600m), Alai Cabello (600m), Egoitz Miquelarena (100 eta 300m), Nerea Sorondo (100m), Markel Garrancho (300m), Mariela Beraza (300m hesiak) eta Naia Llorente (altuera-jauzia).
Espainiako Master Txapelketa
Hasiberriak Gandian lehiatzen badira, beteranoenak Xerezen lehiatuko dira. Guztira, klubeko bost ordezkari proba ezberdinetan.
Abiaduran, Fernando Garcia eta Jose Mari Zabala lehiatuko dira 100 eta 200 metroetan. Susana Ruizek 400 metroetan egingo du, baita 800 metroetan ere. Gustavo Gutierrezek hesietan korrituko du eta Víctor Manuel Madejonek 1.500 eta 5.000 metroetan.
18 urtez azpikoak
Asteburu honetan jokatuko den beste txapelketa nazional bat 18 urtez azpiko Federazio Autonomikoen Espainiako Txapelketa da, Logroñon. Hitzordu honetarako, Euskadiko selekzioak klubeko hiru atleta deitu ditu taldearekin lehiatzeko. Alaine Aguerralde 400 m eta 4x400m mistoko probetarako, Elaia Tapia luzera jauzirako eta Leire Martiarena 4x100m mistoetarako.