40 urteetako historia Irungo Euskal Jiraren atzean

REF: 50402 – 1931. urtea

Abuztuaren 4ean, larunbatean, ospatu zen urtero moduan Irungo Euskal Jira. Festa abuztuko agendako data garrantzitsuenetako batean bihurtu da. Trikitixa eta panderoen doinuen erritmora eta gurdiak tiratzen dituzten idien pausuari jarraituz, Irungo hiriari aurpegia eraldatzen zaio arratsalde batez. Iraganeko ohiturak berreskuratzen dira, Irungo kaleetan euskal kulturari tartea egiteko.

Aurtengo edizioarekin Irungo Euskal Jirak bere 40. edizioa ospatu du. Denbora pasa den arren, gauza gutxi aldatu dira. Iñaki Olazabal Irungo Euskal Jirako presidenteak gogoan du bera txikia zenean bi Euskal Jira antolatzen zirela; bata umeentzat eta bestea, berriz, helduentzat. Egun, ordea, Euskal Jira bakarra ospatzen da eta, bertan, festaz disfrutatzeko gogoa duen edozeinek parte hartu dezake, familia zein lagun giroan.

REF: 11211

Urte batetik bestera, geroz eta jende gehiago animatzen da baserritar jantzia armairutik atera eta Irungo kaleetan zehar saltoka ibiltzera. Iñaki Olazabal Euskal Jirako presidenteak azaldu du, “oso zaila da Euskal Jiran parte hartzen duen jende kopurua neurtzea”. Izan ere, parte-hartzaileez gain, ibilbidean zehar espaloietan jende asko pilatzen da, festa beste ikuspuntu batetik disfrutatzeko. Egunaren amaieran, Urdanibia plaza ere jendez gainezka egon ohi da.

Berrikuntzen urtea

40. urteurrenarekin batera, ekintza berriak gehitu dira Euskal Jiraren programan. Ostiral gaueko Irungo Musika Bandaren kontzertuan Aiko musika taldearen kolaborazioa, ostiral zein larunbatean haurrentzako puzgarriak eta larunbat gaueko Bide Batez taldearen kontzertua izan dira nobedade nagusiak. Iñaki Olazabal president

REF: 27798

earen hitzetan, “nobedadeak datozen urteetan mantentzea gustatuko litzaiguke, dirua izanez gero”.

Eguraldia bidelagun

Presidenteak azaldu duenez, eguraldiak parte hartzaile kopuruan eragin handia du, eguraldi onarekin jende gehiago animatzen baita jaian parte-hartzera. Azken urteetan, eguraldi txarra eta euria Euskal Jiran protagonista izan dira. Aurten, ordea, eguzkia eta beroa elkartu dira festari merezitako arrera egiteko. Itzala eta edari freskoak ezinbestekoak izan dira aurtengo Euskal Jiraz disfrutatzeko.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude