Ficobako gaurik beldurgarriena

XV. Beldur Pasabidea antolatu zuten urriaren 27an Santiagoko Deabruak elkarteko kideek

Urriaren 27an Santiagoko Deabruak elkarteko kideek Beldur Pasabidea antolatu zuten Ficobako eremuan. Purga pelikula izan zen aurtengo pasabidearen ardatza. Gainera, nobedade gisa, pasabideko ibilbidea osatzen duten gune ezberdinek giro-soinu propioak izan zituzten, aktore amateurren lanarekin batera, izua pabilioian zehar zabaltzeko.

Beldur Pasabidearen 15. edizioan 28 aktorek parte hartu zuten Ficobako gaurik beldurgarrienean Purga pelikularen eszenak birsortzeko. Hala ere, urte batetik bestera, hautatutako gaiaren arabera beharrezkoak diren pertsonai kopurua aldatu ohi da. Jose Mari Clementek, Bidasoako Deabruak elkarteko presidenteak adierazi du, “jendea pasabidean sartzen denean gertatzen ari dena benetakoa dela pentsatzea da gure helburu nagusia”.

“Jendea pasabidean sartzen denean gertatzen ari dena benetakoa dela pentsatzea da gure helburu nagusia”

Jose Mari Clemente, Santiagoko Deabruak elkarteko presidentea

Aurtengo nobedade nagusia pasabideko agertoki ezberdinek giro-soinu propioak izan dituztela da, pasabidean zehar errealismo sentsazioa areagotzeko. Hortaz gain, urte askoan sarreren prezioa mantendu den arren, aurten bisitariek hiru euro ordaindu dituzte, sarrera euro bat igo baita. “Hiru ordu eta erditan 2.000 bisita inguru jasotzen ditugu”. Paseak 15 minutuko tartearekin banatzen dira, ilarak saihestu eta bisitariek izuarekin daukaten hitzordura berandu iritsi ez daitezen.

“Hiru ordu eta erditan 2.000 bisita inguru jasotzen ditugu”

Jose Mari Clemente, Santiagoko Deabruak elkarteko presidentea

Ezkutuko lana
Ikuskizuna antolatzeko hiru hilabete lehenago hasten dira Santiagoko Deabruak elkarteko kideak prestaketa lanekin. Lehen zeregina Beldur Pasabidearen gaia zehaztea da eta, elkarteko presidenteak adierazi duenez, azken urteetan ardatz bezala monografiko bat hautatu ohi dute. Hortik aurrera, makillajea, mozorroak, dekoratuak, garraioa, segurtasuna, argiztapena, efektu bereziak eta bestelako prestaketak koordinatu eta gauzak finkatzeko prozesua ekiten diote. Urtetik urtera, hautatutako gaiaren arabera beharrezko materialak aldatzen dira. Azken urteetan maskaren erabilera murrizten saiatu diren arren, aktoreen %30ak maskarak erabili zituzten aurtengo ikuskizunean, izan ere, Purga pelikulan maskarek garrantzi handi dute eta.

Izuaren leku-aldaketa
Duela 15 urte PortAventura jolas-parkeko “La selva del miedo” ikuskizuna bisitatu ostean sortu zen Irunen Beldur Pasabidea egiteko ideia. Lehen urte haietan pasabidea Dumboako bidegorrian egiten zen eta Jose Mari Clementek adierazi duenez, inguruan zeuzkaten ibaia edo etxolak dekoratu moduan erabiltzen zituzten. Hala ere, eguraldi txarrak arazo gehiegi sortzen zituela ikusita, hortik aurrera Beldur Pasabidea Ficobako pabilioietako batean antolatzea erabaki zen, etorkizunean ikusikizuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude