2022ko Urte Berri txapelketa ospatu zuen pasa den larunbatean Lur-Alai Squash klubak.
Aurten ere, Xabier Azaldegi gailendu da txapelketan, bere squash mailaren erakusle beste behin ere. Bigarren Gorka Arretxe, hirugarren Iñaki Garcia, laugarren Joxelu Mariezkurrena. Kontsolazioan, Unai Sagredo izan da txapeldun eta Ivan Garciak bigarren amaitu zuten.
Lur-Alai Squash klubak txapelketan parte hartu duten parte-hartzaileen parte-hartzea eskertu du eta laguntzaile guztiei txapelketa antolatzeko opariak eskaintzeagatik eskerrak eman dizkie.