Lur Alai Squash taldeak urteko lehen txapelketa antolatu du

Urtarrilaren 11n urteko lehen squash txapelketa antolatu zuen Lur Alai Squash taldeak. Klubak txapelketa antolatzen duen 7. aldia izan da. Artalekuko 4 pistetan 24 jokalari bildu ziren, gehienak Lur Alai Squash klubeko bazkideak. Guztira 38 partidu jokatu ziren goizeko 9:00etatik 14:30etara. Jokalari guztiek 3 partidu jokatu zituzten, horrela, partiduak galdu arren, txapelketan partidu gehiago jokatzeko aukera izan zutelarik.

Iruñako Amaya K.E klubetik etorritako Joel Erasun, Julen Iribarren eta Adrian Beloki jokalari gazteek ere txapelketan parte hartu zuten. Hiru gazte nafartarrek azken urteetan landutako squash maila txapelketan erkautsi zuten, bertakoak ahozabal utziz. Joel Eransus jokalari gazteak erakutsitako maila izan zen txapelketako sorpresa. Izan ere, Ivan Garcia, Gorka Arretxe, Juan Manuel Beloki eta Itoitz Manterolaren neurriko jokalari gogor eta beteranoen kontra jokatutako partiduak 3/0 irabazi zituen. Nahiz eta finalera iritsi arren, aurreko partiduetan egindako esfortzua garesti ordaindu zuen, izan ere, Xabi Azaldegi hernaniarrak irabazi zion azken partidua.

Xabi Azaldegi izan zen Lus Alai Squash taldeak 2020 urtean antolatutako lehen txapelketako irabazlea. Bigarren tokian Joel Eransus, hirugarrenean Ioritz Manterola eta laugarrena Adrian Belokirentzat sailkatu zirelarik. Kontsolazio postuak, berriz, Ivan Garcia eta Aram Mkhitaryanentzat izan ziren.

Azkenik, Ola Sagardotegia, El Curry Verde, La Juanita, Vintouch Wines, Pizza Real, Bidasoa Basque Brewery eta klubak erositako udaiazpiko hanka, raketa eta motxila batzuk zozketatu ziren txapelketan parte hartutako jokalari guztien artean. Sari guztiak banatu ondoren, laguntzaile eta partaide guztiei eskerrak eman eta elkarrekin bazkaldu zuten.

 

Albiste hau ez da Irunero aldizkariaren paperezko bertsioan argitaratuko, online eskuragarri egongo da soilik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude