EuskarAbentura Euskal Herriko gazteentzat euskaraz antolatzen den espedizio bat da. Espedizioa uztailaren 1etik 31ra egingo da eta Euskal Herri guztia zeharkatuko da. Euskara, kultura eta kirolaren eskutik ingurua ezagutzeko aukera izango dute gazteek Iñaki Goikoetxea antolatzaileak azaldu duenez.
Zeintzuk dira proiektuaren helburuak?
Euskara gazteen artean bultzatzeko helburuarekin sortu zen proiektua da. Lehen espedizioa 2018. urtean egin zen eta hauek dira espedizioaren 4 helburu nagusiak: Euskararen erabilera bultzatzea, euskal kultura zabaltzea, gazteen artean sareak sortzea eta espedizioa inguratzen duten balore positiboen zabalpena sustatzea.
Orain arte egindako EuskarAbentura espedizioen balorazioa positiboa da?
Bai, orain arte bi espedizio antolatu dira eta bakoitzean 120 gaztek parte hartu dute. Lehenengoa antolatu genuenean ez genekien nola aterako zen, baina, antolakuntzak, gazteek eta inguruko guztiek oso balorazio positiboa egin dute.
“EuskarAbentura bizitzan behin bakarrik bizitzen den abentura horietako bat izango da”
Zer egin behar da hirugarren EuskarAbenturan parte hartzeko?
16 eta 17 urte arteko gazteei zuzendutako abentura da, beraz, abenturara batzeko gazteek proiektu bat aurkeztu behar dute. Proiektua osatzeko hiru gai proposatzen zaizkie gazteei: euskal emakume sortzaileak, ingurumen sailkatua eta berdintasun edo integrazio bidean dauden kolektiboak. Lana era askotariko formatuen bitartez aurkeztu daitezke: proiektu literarioak, eskulanak, ikus-entzunezko sormenak, … Lanak entregatzeko epea martxoaren 15era arte zabalik egongo da. Lanak baloratu ostean, 2020. Urteko EuskarAbentura parte hartuko duten gazteen zerrenda argitaratuko da.
Zer egingo dute gazte horiek EuskarAbenturaren barnean?
Gazteek Euskal Herri osoa oinez ezagutzeko dute EuskarAbenturari esker. Abentura Zuberoan hasiko da eta Getxoraino iritsiko da. EuskarAbentura bizitzan behin bakarrik bizitzen den abentura horietako bat izango da.
Mota askotako jendea elkartzen da abenturan?
Bai, euskararen inguruko errealitate guztiz ezberdinak bizi dituzten gazteak elkartzen dira bertan. Euskal Herriko eremu ezberdinetako parte hartzaileak izan ditugu, baita euskal diasporako kideak. Harrigarria da, nahiz eta euskararen ezagutza maila ezberdinak izan, gazteak nola elkartu eta elkar ezagutzen diren ikustea.
Zein izan ohi da ibilbidea?
Aurten ibilbidean aldaketaren bat egotea gerta daiteke. Orain arte, aldiz, Zuberoan hasi eta Pirinioetatik Nafarroa guztia zeharkatu ostean, Arabatik euskal lurraldean sartu gara berriro. Araba eta Gipuzkoako barnekaldean zehar ibili ondoren kostaldera iritsi izan gara. Lapurdin 2 edo 3 egun pasa ondoren, Biarritz eta Baiona bisitatu eta Irundik sartzen ginen berriro kostaldetik Bilbo ingurura iritsi arte.
“Euskararen inguruko errealitate guztiz ezberdinak bizi dituzten gazteak elkartzen dira bertan”
Zein izan ohi da ibilbidea?
Aurten ibilbidean aldaketaren bat egotea gerta daiteke. Orain arte, aldiz, Zuberoan hasi eta Pirinioetatik Nafarroa guztia zeharkatu ostean, Arabatik euskal lurraldean sartu gara berriro. Araba eta Gipuzkoako barnekaldean zehar ibili ondoren kostaldera iritsi izan gara. Lapurdin 2 edo 3 egun pasa ondoren, Biarritz eta Baiona bisitatu eta Irundik sartzen ginen berriro kostaldetik Bilbo ingurura iritsi arte.
Abenturan Irungo parte-hartzaileren bat izatea polita izango litzateke?
Bai, orain arte euskal lurraldeko leku askotako jendeak parte hartu duen arren, oraindik ez da parte hartzaile irundarrik abenturan estreinatu. Beraz, 16 eta 17 arteko gazteak abenturan izena ematera animatzen ditugu.
Elkarrizketaren bideoa Txingudi Onlinen ikusgai dago.