Irun Rock jaialdia heldu da

Irun Rock Jaialdiak aurten laugarrenez bertako zein kanpoko taldeen musikaz bustiko du gure hiria. Sekula baino potentetago datorkigu, eta berritua. Irailaren 27tik 29ra burutuko den ekitaldiaren kartela 11 bandek osatua da.

irunrock A3

Gazteei zuzendutako udazken honetako jarduera garrantzitsuenetako bat da Irun Rock Jaialdia. Ekimena Irun Zuzenean izeneko proiektuaren barruan dago eta aurten bi eszenatokitan burutuko da: Tunk aretoan eta San Juan Harria plazan. Halaxe iragarri zuten aurkezpenean Belen Sierra Kultura zinegotziak, Iñaki Estevez Men of Rock musika elkarteko ordezkariak, Joseba Lopetegik -ekitaldiaren laguntzaile diren ostalarien izenean- eta Tunk aretoko Iñaki Abuinek.
Belen Sierrak azpimarratu zuen Irun Zuzenean proiektuak handitzen jarraitzen duela. “Jaialdia laugarren edizioarekin dator eta jauzi kualitatibo handia dakar. Hiru egunetan zehar egingo diren kontzertu-programa bizi batekin heldu zaigu. Irungo publikoaren eta jaialdia aitzakia hartuta gurera bisitan etorriko den ororen eskura jarriko du musika estilo sorta ederra”.
Programak denok ezagutzen ditugun tokiko bandak nahiz ibilbide garrantzitsuko kanpoko taldeak ezagutzeko aukera emango du.

EGITARAUA

Irailak 27. 20:00etan Tunk aretoan
aLOST ACAPULCO (Mexiko)
aLAS CULEBRAS (Iruñea)
aROLLING DICE (Donostia)
Irailak 28. Programako egun nagusia.
San Juan Harria plazan, 18:00etatik aurrera
SEX MUSEUM (Madril)
ARIZONA BABY (Valladolid)
PANTONES (Madril)
SUPERSWEET (Donostia)
Performs Tommy by The Who
REDNECK SURFERS (Salamanca)
LAS PRIMITIVAS (Hondarribia)
Irailak 29. Jenaro Etxeandia plazan jaialdiari     amaiera emango zaio 13.00etatik aurrera
THE ROMANTICOS (Tolosa)
OCTOPUS GARDES (Irun)
The Beatles Tribute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude