Pilotak hitzordua du larunbat honetan Uranzu pilotalekuan

Bankoa eta Diario Vascok antolatutako zaletuen pilota txapelketaren XXIX. edizioa Uranzu frontoian egingo da urriaren 3an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Eskualdeko pilotazaleek maila altuko txapelketa honetaz gozatzeko aukera izango dute. Txapelketa pilotaren munduko erreferenteetako bat da eta egungo talde profesionaletako jokalari asko bertatik igaro izan dira.

Borja Olazabal, Irungo Udaleko Kirol ordezkariak azaldu duenez, “honelako txapelketetatik etorkizuneko irabazleak ateratzen dira, beraz, pilota arratsalde handia izango dela ziurtatuta dago”. Kirol ordezkariaren hitzetan, honelako txapelketen antolaketa berri onak dira hiriko pilota zaletuentzat, izan ere, ahal den neurrian pilota txapelketak Uranzu pilotalekura itzultzen ari direla erakusten baitute.

Segurtasun neurriak

Covid-19ak eragindako egoera dela eta, pilotalekuaren edukiera 200 ikusleetara murriztuko da, hau da, frontoiaren edukieraren erdia erabilgarri egongo da soilik. Antolakuntzako langileak ikusleak haien eserlekuetaraino gidatzeaz arduratuko da. Sarreran ikusleen tenperatura neurtuko da, pertsonen arteko segurtasun distantzia errespetatu beharko da eta gel hidroalkoholikoa eskura egongo da. Maskara uneoro erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta ikusleak ezingo dira eserlekuetatik altxatu, eserita egon beharko dira. Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude