Mozorro eta maskeren artean, euria larunbat zein igande arratsaldeetan Irun erdialdean egindako Inauterietako desfileko beste protagonistetako bat izan zen. Irungo Inauterietako desfilea osatzen duten konpatsak euripean aritu ziren dantzan. Eguraldi txarra alde batera utzita, asko izan ziren desfilean parte hartu zuten eta hori ikustera gerturatu zirenak.























