2026. urteko Inauteriek erdipurdiko hasiera izan dute euriaren erruz. Urtero moduan Irun´go Atsegiñak antolatutako Galdaragileen konpartsa izan zen Inauteriei hasiera ematen lehenak. Eguraldiak amaierara arte errespetatu zuen desfilea, beraz, Inauterien etorrera ohiko modu zaratatsuan iragarri ahal izan zuten. Inude eta Artzainen hitzorduak igande goizean ordea, ez zuen hainbeste zorterik izan. Eraiki dantza taldeko dantzarien ibilbideko lehen pausuak errespetatu arren, euri zaparraden artean egin zuten ibilbidearen zatirik handiena, Zabaltza plazako ohiko errepresentazioa dantzatzea galarazi zuena.
Inauteriek erdipurdiko hasiera izan dute euriaren erruz
Posted on by Irunero
Erlazionatutako argitalpenak
Asteburu honetan hasiko da Kluben Liga BATeko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeentzat
Bidasoko familiek osasun-uztea salatu dute pediatriako larrialdirik gabeko lehen urteurrenean
Real Uniónek hainbat ekimen antolatuko ditu datorren larunbatean Bilbao Athleticen aurka jokatuko duen partidari begira




























