Bidasoa ibaiko uretan desagertutako gizonaren arrastorik ez

 

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek aldi baterako eten behar izan dituzte Bidasoa ibaian desagertutako gizonaren bilaketa lanak. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, eskualdeak pairatzen duen eguraldi txarrak eta ibaiaren egoerak ezinezko egin dute operatiboak modu seguruan jarraitzea. Igande goizaldean gizonak bere burua Bidasoa ibaira bota zuen  joan den larunbatean, indarrez egindako lapurreta baten ostean poliziari ihes egin nahian.

Gertakariak goizaldean hasi ziren, Irunen bertan gasolindegi bateko garbitegian batean lapurreta bat gertatu ostean. Ertzaintza bertaratu zenean, ustezko lapurrak ihesari eman zion eta, poliziak atzeman ez zezan, Bidasoa ibaiko uretara salto egin zuen. Une horretatik aurrera, haren arrastoa galdu zen.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko urpekariek, helikoptero batek eta suhiltzaileek osatutako dispositiboak lanean jarraitzen du gaur ere eremuan. Ibaiaren korronteak eta baldintza meteorologikoek bilaketa lanak zaildu ditzaketen arren, larrialdietako zerbitzuek martxan diraute desagertutako gizona aurkitzeko asmoz. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, oraingoz ez dago gizonaren inguruko berririk, eta bilaketa-eremua ibaian zehar eta mugetan mantentzen da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude