Hastear da “Haurartean 0-2” programaren bigarren tailer txanda

Gaur goizean, Sergio Javier Gazteriako ordezkariak iragarri duenez Haurartean 0-2 programaren bigarren tailer-txanda hastear da. Tailerrak adin tarte horretako seme-alabak dauzkaten aita, ama eta familientzako dira. Tailerren helburua da familietan harreman osasungarriak sortzea eta haurren garapen positiboa bultzatzea. Aurkezpenean ordezkaria Elene Jimenezekin batera izan da, Txispum konpainiaren ordezkari gisa, GazteARTEan Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean, programa antolatzeaz arduratuko dena.

Programak 6 tailer proposatzen ditu oraingoan; besteak beste, haurdunentzako yoga klaseak eta estimulazio goiztiarreko tailer bat.  Parte hartzeko tailer bakoitzean eman beharko da izena, otsailaren 24tik aurrera, ostegunetan eta larunbatetan, martxoaren 16ra arte. Guztiak Erdialdeko Haurtxokoan egingo dira (Gipuzkoa hiribidea 8), “Haurraren loa” tailerra izan ezik, hori Palmera Monteroko Txikilaben egingo da eta. Saio horietan gai espezifikoetan adituak diren pertsonek parte hartuko dute, eta hainbat gai aztertu nahi dira, hola nola edoskitzaroa edo erditu ondorengo zaintzak; eta jarduerak ere egingo dituzte; esaterako, yoga-saio bereziak.

Gazteriako ordezkari Sergio Javierrek adierazi duenez, “Badakigu haur bat jaiotzeak ilusio handia sortzen duela, baina egia esateko, garai konplikatua ere izan daiteke”. “Horregatik, ekimen honi esker, amek, aitek eta/edo tutoreek gune bat izango dute, beren esperientziak, kezkak-eta beste lagun batzuekin partekatzeko haurdunaldiaren, amatasunaren eta aitatasunaren inguruan eta aditu batek lagunduta”, gaineratu du Gazteria ordezkariak.

Izen-ematea

Tailerretan parte hartu nahi dutenek otsailaren 14tik aurrera, asteazkenetik, izena eman ahal izango dute udalaren webean. Izen-ematea doakoa da. Azpimarratu behar da beste heldu batekin batera parte hartzeko pentsatuta daudela jarduerak, eta 0-2 urte arteko tailerretan, umearekin ere joan ahal izango da. Izena emateko epea zabalik egongo da tailer bakoitza egiten hasi baino bi egun lehenago arte. Bigarren tailerrean izan ezik, adituak euskaraz eta gaztelaniaz konpondu ahal izango dira tailerretan.

  • Tailerra: “Estimulazio eta prebentzio psikomotriza” (1-2 urte)

Lila Martínez Narsapa izango da otsailaren 24an, larunbatean, 10:00etatik 12:00etara egingo den taile honen gidaria.  Lila Matínez Narsapa koordinatzaile pedagogiko eta psikomotrizistak haurraren hazkuntzako lehen etapetan laguntzeko giltzarriak aztertuko ditu. Tailerra Erdialdeko Haurtxokoan egingo da.

  • Tailerra: “Haurdunentzako yoga” (haurdunentzat)

Elisa Cuenca Escuderoren eskutik, martxoaren 2an, larunbatean, 12:15etik 13:45era haurdun dauden emakumeentzako yoga tailerra egingo da Erdialdeko Haurtxokoan.  Elisa Cuenca Escudero yogako espezialistak gidatuko du, eta tailer horretan parte hartzen duten emakumeek gorputz-jarrera osasungarriak hartzen ikasiko dute, ariketa erraz batzuen bidez.

  • Tailerra: “Edoskitzearen giltzarriak eta zailtasunak. Amarena, biberoiarekin eta mistoa” (0-1 urte)

Nahia Alkorta Elezgarai izango da martxoaren 7an, larunbatean, 10:00etatik 12:00etara Erdialdeko Haurtxokoan egingo den tailer honen gidaria. Tailer horretan parte hartzen dutenek amaren bidezko edoskitze egoki baterako giltzarriak ezagutuko dituzte, eta baita horretarako teknika eta jarrera egokienak ere, amatasun/aitatasunean aditua den Nahia Alkorta Elezgarairen eskutik.

  • Tailerra: “Erditu ondorengoan barrena” (haurdunak)

Nahia Alkorta Elezgarai, martxoaren 9an, larunbatean 12:15etatik 13:45etara Erdialdeko Haurtxokoak “Erditu ondorengoan barrena” tailerra zuzenduko du.  Tailer horretan parte hartzen dutenek beharrezko ezagutzak eta tresnak bereganatuko dituzte erditu ondorengoari eta amatasun/aitatasunaren lehenengo etapari arrakastaz aurre egiteko, amatasun/aitasunean espezialista den Nahia Alkorta Elezgarairen eskutik.

  • Tailerra: “Agur bularrari, edoskitzaroaren amaiera” (1-2 urte)

Martxoaren 9an, larunbata. 16:30etik 18:30era Nahia Alkorta Elezgarai Erdialdeko Haurtxoakoak “Agur bularrari, edoskitzaroaren amaiera” tailerra gidatuko du. Tailer horretan parte hartzen dutenek giltzarriak ikasiko dituzte edoskitzaroaren amaierari ahalik eta modu osasungarrienean aurre egiteko, amatasun/aitasunean espezialista den Nahia Alkorta Elezgarairen eskutik.

  • Tailerra: “Haurraren loa” (0-1 urte)

Azkenik, martxoaren 16, larunbatean 10:00etatik 12:00etara Nahia Alkorta Elezgaraik haurren loari buruz hitz egingo du Palmera-Monteroko Txikilab hautxokoan. Amatasun/aitatasunean espezialista den Nahia Alkorta Elezgarai izango da gidaria, eta tailer horretan parte hartzen dutenek haurraren loa zertan den ulertu eta familiaren atsedena hobetzeko jarraibideak ikasiko dituzte.

HaurARTEan

Haurartean 0-2 programaren helburua da bertan ikasketa-komunitate bat sortzea haurren eskubideen inguruan eta haurdunen, eta 0-1 urtekoen eta 1-2  urtekoen taldeak abian jartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude