Gazteartean Irungo Udaleko Gazteria arloak «HaurArtean» tailerren beste edizio bat iragarri du. Otsailetik maiatzera bitartean luzatuko dira, eta gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta daude, nerabeen garapena laguntzeko helburuarekin.
GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria zerbitzuak lau tailer antolatu ditu, nerabezaro garaian familia barruan harreman osasuntsuak eraikitzearen inguruan. Ekimena HaurARTEan programaren esparruan kokatzen da, zeina tokiko ikaskuntza-komunitate bat izateko helburua duen, haurren eta nerabeen eskubideak ardatzean jarrita. Lau tailer hauek otsailetik maiatzera luzatuko dira. Gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta daude, eta nerabeen garapen sustatzea da helburua.
«Gazteria arloak berriz ere abian jarri ditu HaurArtean tailerrak, aurreko edizioetako arrakasta ikusita. Eskertzekoa da profesionalek beren denbora eskaintzea gazteekin ditugun harremanak hobetzen laguntzeko, harreman horiek osasuntsuagoak izan daitezen. Guraso guztiei luzatzen diegu tailer hauetan izena emateko gonbita», nabarmendu du Santi Jiménez ordezkariak.
HaurARTEan tailerretan nerabezaroaren inguruko eskarmentu handia duten profesionalak izango ditugu. Askotariko gaiak landuko dituzte, ardatza harreman osasuntsuetan jarrita. Horrela, otsailaren 28ko saioan Sara Desireé Ruiz gizarte-hezitzailea izango dugu gurean. Nerabeen akonpainamenduan espezializatuta dago, eta mugak noiz eta nola jarri azalduko digu eta horretarako estrategien berri emango digu, konpromisoa eta erantzukizuna lantzeko xedearekin. Eider Goiburu psikologo, sexu-hezitzaile eta Berdintasuneko teknikariak ere gure tailerretan parte hartuko du. Haren kasuan, martxoaren 13an izango da, eta sexualitate libre eta osasuntsu batez gozatzeko gakoak eskainiko dizkigu, nerabeen errealitatetik abiatuta. Azkenik, apirilaren 28an eta maiatzaren 10ean egingo diren saioetan, Donna Apellaniz adimen eta hezkuntza emozionaleko prestatzailea eta terapeuta izango dugu. Emozioen kudeaketarekin lotutako bi tailer emango ditu, ikuspegi praktiko batekin. Lehen tailerrean emozioen garrantzia landuko du, eta bigarrenean nerabeei laguntza emozionala emateko estrategietan sakonduko du.
Tailerrak Palmera Montero Gunean egingo dira. Izena emateko epea ostiral honetan bertan irekiko da www.irun.org web-orrian, tokiak bete arte.
HaurARTEan komunitatearen asmoa da, prestakuntza eskaintzeaz gain, kalitatezko materiala jartzea haur eta nerabeen hazkuntzan eta hezkuntzan diharduten pertsonen eskura, kontsulta dezaten. Hala, podcast eta podcast-bideoak grabatuko dira tailerrak emateaz arduratuko diren adituekin, eta edozein gailutatik kontsultatu ahal izango dira GazteARTEan web-orriaren bidez. Bertara igo ditugu dagoeneko orain arte HaurARTEan tailerretan parte hartu duten profesionalei egindako elkarrizketak, hainbat gairi buruzkoak: hezkuntza digital positiboa, errespetuzko haziera eta hezkuntza positiboa.
TAILERRAK
Otsailak 28 / 17:30-19:30
Ikasi nerabeei mugak jartzen
Sara Desireé Ruiz
Nerabeen akonpainamenduan espezializatutako hezitzailea
Gaztelaniaz
Palmera Montero Gunea
Izen-ematea: otsailaren 10etik 27ra, toki guztiak bete arte.
Izen ematea eta info+: www.irun.org
Martxoak 13 / 17:30-19:30
Nola lagundu nerabeei sexualitate libre eta osasuntsu batez goza dezaten
Eider Goiburu
Psikologoa, sexu-hezitzailea eta Berdintasuneko teknikaria
Euskaraz, gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin
Palmera Montero Gunea
Izen-ematea: otsailaren 10etik martxoaren 10era, toki guztiak bete arte.
Izen ematea eta info+: www.irun.org
Apirilak 28 / 17:30-19:30
Nerabezaroan zainketa emozionalak duen garrantzia. Zergatik dira garrantzitsuak emozioak?
Donna Apellaniz
Adimen eta hezkuntza emozionalean espezializatutako prestatzailea eta terapeuta
Gaztelaniaz
Palmera Montero Gunea
Izen-ematea: otsailaren 10etik apirilaren 27ra, toki guztiak bete arte.
Izen ematea eta info+: www.irun.org
Maiatzak 10 / 17:30-19:30
Nerabezaroan zainketa emozionalak duen garrantzia. Nerabeei emozionalki laguntzeko estrategiak.
Donna Apellaniz
Adimen eta hezkuntza emozionalean espezializatutako prestatzailea eta terapeuta
Gaztelaniaz
Palmera Montero Gunea
Izen-ematea: otsailaren 10etik maiatzaren 9ra, toki guztiak bete arte.
Izen ematea eta info+: www.irun.org