Bidashop merkatarien elkarteak bigarren urtez jarrain Inauterietako mozorro lehiaketa antolatu du. Lehiaketa otsailaren 18an, larunbatean egingo da Luis Marianoko lorategietan. Lehiaketa goizetan 11:00etan hasiko da eta 13:30etan bukatuko da.
Bidashopek antolatutako Mozorro lehiaketak hainbat kategoria izango ditu: banakakoa, binakakoa eta taldekoa. Txapelketan parte hartzeko izen ematea Picking Pack Irun, My Dance Studio dantza akademian edo Neska Polita dendan egin behar da. Irabazleek tokiko merkataritzan gastatzeko sari ekonomikoak lortuko dituzte. Dena den, parte hartze hutsarengatik ere sariak egongo dira. Parte-hartzaileek sorpresa asko izango dituzte goizean zehar, dantzatzeko aukeraz gain.