BidaShop elkarteak “stock” azoka antolatu du apirilaren 9 eta 10erako

BidaShop elkarteak, Irungo Udalaren kolaborazioarekin, “stock” azoka antolatu du apirilaren 9 eta 10erako. Guztira 25 saltokik baino gehiagok parte hartuko dute merkatarien elkarteak antolatutako ekimenean. Segurtasun neurri guztiak beteko direla bermatzeko, ekimena egitasmora batu diren saltokietan bertan gauzatuko da, saltoki bakoitzeko ohiko ordutegia errespetatuz.

Sektore guztietako 25 saltoki baino gehiagok izena eman dute ekimenean, apirilaren 9 eta 10ean  hiri osoko merkatariek haien produktuak prezio berezian eskaintzeko. Erosleek eskaintza bereziak topatuko dituzte hiriko arropa-denda, zapata-denda, jantzi-osagarrien denda, paper-denda, haurren arropa-denda, loradenda eta burdindegietan, besteak beste.

Zehazki, hauek dira BidaShop elkarteak martxan jarritako I. Stock Azokara atxikitu diren hiriko saltokiak:

  • Papperino: Colón pasealekua, 27. zk.
  • Zebra Store And gallery: Fermin Calbetón kalea, 6. zk.
  • Jeca chico: Serapio Múgica kalea, 10. zk.
  • Zinnia loradenda:Gipuzkoa hiribidea, 32. zk.
  • Jeca chica: Serapio Múgica kalea, 5. zk.
  • Juncal haurren moda: Almirante Arizmendi kalea, 8. zk.
  • Bost chico: Colón pasealekua, 27. zk.
  • El baúl de las ideas: Kale Nagusia, 5. zk.
  • Bost woman: Colón pasealekua, 34. zk.
  • Juncal haur eta gazteen moda: Almira Arizmendi kalea, 3. zk.
  • Ihkor boutique: Gipuzkoa hiribidea, 2. zk.
  • Hirubelar loradenda: Hondarribia kalea, 10. zk.
  • Nekane Boutique: Colón pasealekua, 27. zk.
  • Jurpis: Gipuzkoa hiribidea, 2. zk.
  • Tinta Comics: José Eguino kalea, 10. zk.
  • Picking Pack Irún: Lope de Irigoyen kalea, 2. zk.
  • Dori mertzeria: Aduana kalea, 6. zk.
  • Gaztelu burdindegia: Aduana kalea, 8. zk.
  • Kealbistur:  Pelegrin Uranzu kalea, 26. zk.
  • Zinnia loradenda: Anaka kalea, 14. zk.
  • Marrubi: Luis Mariano kalea, 14. zk.
  • Lucca bitxi-denda: Juan Arana kalea, 5. zk.
  • Cerrajeros Catalán sarraila-denda: Serapio Mugica kalea, 15. zk.
  • Mirentxu: Serapio Mugica kalea, 15. zk.
  • Disconsu: Hondarribia kalea, 29. zk.
  • Ai Lof Llu atelier: Jacobo Arbelaitz kalea, 3. zk.
  • Frutería de perita fruta-denda: Iparraguirre kalea, 2. zk.
  • Calzados Molino zapata-denda: Colón pasealekua, 29. zk.

José Antonio Santano Irungo alkateak BidaShop elkarteak Irungo Lehen Stock Azoka aurkezteko deitutako prentsaurrekoan parte hartu du. “Irungo Udaletik beti hiriko ostalaritza eta merkataritzaren alboan egongo gara”, ziurtatu du gaur goizean Irungo alkateak. Era berean, laster Irun Aurrera erosketa-bonuen edizio berria martxan jarriko dela aurreratu du alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude