Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 2021eko Euskal Herriko Itzulia Irundik igaroko da ostegunean, apirilaren 8an, 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera. Txirrindulari lasterketak hiriko hainbat gune zeharkatuko ditu denbora tarte horretan:
Lehenik eta behin, 16:00etatik 17:00ak arte, ibilgailuentzako sarbidea eten egingo da honako puntu hauetan:
- Saihesbidea, bi noranzkoetan, Azken Portu kiroldegitik Zubimuxura sartzeko puntu guztietan.
- Artiga Ibilbidea, Osinbiribileko biribilgunetik eta GI-636 errepidetik (Juan Thalamas Labandibar) Ola sagardotegiraino.
Honako kale hauei eragingo dieten mozketak egingo dira lasterketan zehar:
- LETXUNBORRO HIRIBIDEA – HONDARRIBIA – PINAR – LOPE DE IRIGOYEN – ARTIGA IBILBIDEA – CESAR FIGUERIDO – PINTOR BERRUETA – BLAIA
- poligonorako sarbidea Behobia auzotik egin beharko da.
Lasterketaren bigarren pasabidean, 16:45etik 18:00ak arte, ibilgailuen sarbidea eten egingo da puntu hauetan:
- Saihesbidea, bi noranzkoetan, Zubimuxuko sarbidetik Urdanibia hotelaren ondoko sarbideraino sartzeko puntu guztietan, trafiko guztia Donostiako noranzkoan Letxunborro etorbidetik desbideratuta.
Honako kale hauei eragingo dieten mozketak egingo dira lasterketan zehar:
- HONDARRIBIA – OSPITALE – LETXUNBORRO HIRIBIDEA – ELIZATXO HIRIBIDEA.
Udaltzaingoak beharrezko zirkulazio-desbideratzeak antolatu ditu, denbora-tarte horretan Irungo erdiguneko zirkulazioa, ahal den neurrian, kaltetu ez dadin.
Hiriko sarrera/irteerarako AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da; Behobia auzotik edo Oiñaurreko lotune berritik sartu ahal izango da bertara. Herritar askok ezagutzen ez duten aukera horretarako, informazio-seinaleak jarriko dira.
RENFEren geltokitik sartu eta irten, hiritik kanpo, AP-8 errepidearen adar batetik egin beharko da, Oinaurre – AV Elizatxo, Lavanderas, Glorieta Hospital – Letxunborro eta Anaka kaleetatik, bakar-bakarrik. Hiri barruko trafikoak ez dira aldatzen.
Murrizketa horiek lasterketa amaitzen denean eta oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoenean kenduko dira (18:00ak aldera, gutxi gorabehera).