Korrikaren balorazioa egiteko batzordea egingo dute apirilaren 24an

23. Korrika martxoaren 14an Irunen hasi eta martxoaren 24an Baionan bukatu zen. Elkarrekin sortutako oroitzapen ahaztezinaren ostean, Irungo AEK-k balorazioa egiteko batzarra deitu du.

Bilera datorren asteazkenean, apirilaren 24an, egingo da Palmera Montero gunean arratsaldeko 18:30ean. Bertan antolakuntzan eta, oro har, Korrikan parte hartu duten guztien ahotsa entzun nahi dute. Horrela, elkarrekin txarrak konpondu eta ondo egindakoak ospatu nahi dituzte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude