Irungo Udaltzaingoak jakinarazi duenez San Migueleko jaiak direla eta, ostegunetik, irailaren 26tik, datorren astelehena arte, irailaren 30, auzoko hainbat kaleetan trafiko mozketak egingo dira. Luis de Uranzu kalean barrakak jarriko dira, Zubiaurre eta Basurko kaleen artean.
Ondorioz, irailaren 26tik 30era, trafiko mozketak emango dira Luis de Uranzu kalean, ibilgailuen trafikoa eragotziz. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da ostegunean, irailaren 26an, eta ostiralean, irailaren 27an 17:00etatik , larunbatean, irailaren 28an eta igandean, irailaren 29an 11:00etatik aurrera eta astelehenean, irailaren 30ean, 17:00etatik aurrera. Trafiko mozketak barrakak itxi arte luzatuko dira. Mozketa hauek egin ahal izateko, hesi metalikoak erabiliko dira seinaleztapen egokiarekin.