Desgaitasuna duten haur eta gazteekin uretan aritzeko baliabideen inguruko doako prestakuntza saioa emango da Irailaren 27an, ostiralean. Prestakuntza saioa Donostiako Kirol Etxean izango da, 16:00etatik 20:00etara. Andrea Scolari, Gemma Soler eta Mirta Bruera izango dira prestakuntzan parte hartuko duten hizlariak. Bertan parte hartzeko info@gkef-fgda.org helbide elektronikora mezu bat bidaltzea beharrezkoa da.



