Irungo igerilekuek haurren igeriketa maila neurtzeko probak hartuko dituzte bihar

Irungo Udaleko Kirol arlotik jakinarazi dute bihar, abuztuaren 31n, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara haurrentzako maila probak egingo direla. Mailaketa probak hiriko bi polikiroldegian egingo dira, hau da, bai Artalekun eta bai Azken Portun. Horrela, igeriketa ikastaroetan parte hartuko duten haurren maila neurtuko da.

Kirol arlotik adierazi dutenez, mailaketa probetan parte hartzeko ez da aurretiko izen ematerik egin behar. Proba hauek 15 urtetik beherako haurrentzat zuzenduak daude.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude