Bidasoa Bizirikek eskualdeko turismo-sustapenerako erabilitako sare sozialen bidez iragarri duenez, Irungo bisita gidatuen egutegia luzatzea erabaki da. Horrela, Junkaleko kanpandorrera igotzeko bisita gidatu gehiago eskainiko dira, udan zehar egindakoek izandako arrakasta ikusi ostean. Hortaz gain, hileko azken larunbatetan udaletxea bisitatzeko aukera egongo da.
Junkaleko Andre Mariaren elizaren kanpandorrea bisitatzeko aukera egongo da larunbatero, urriaren 26ra arte. Bisita horien prezioa bere horretan mantenduko da, hau da, 1,5 euro. Bestetik, azaroaren 30era arte, hileko azken larunbatetan Irungo Udaletxea kanpotik eta barrutik ezagutzeko bisitak egingo dira. Udaletxeko bisitak berriz, doakoak dira. Goizeko 11:00etan egiten den bisita euskarazkoa izango da eta 12:00etakoa, berriz, gazteleraz.
Aurretik aipatutako bisitetan parte hartzeko ordea, Irungo Turismo Bulegoan egin behar da izen ematea. Bestela, turismoirun@bidasoa-activa.com helbide elektronikora idazteko aukera dago ere.