Irungo Turismo Bulegoak photocall batean bildu ditu hiriko bazter eta pertsonaia esanguratsuenak

Irungo Turismo Bulegoan martxan jarritako ekimen berriak arrakasta handia izan du. Irungo Turismo Bulegoaren sarreran photocall bat jarri berri da irundarrek eta turistek hiriko bazter eta pertsonaia esanguratsuenekin batera argazkiak atera ahal izan ditzaten.

Photocall berriak bi egun baino ez daramatza Irungo Turismo Bulegoaren ondoan jarrita, eta dozenaka pertsona hurbildu dira erromatar pertsonaiekin eta Done Jakue bideko eta San Martzial bideko erromesekin argazkiak ateratzera. Oiasso Museoa, Bidasoa ibaia edo Irungo natura bezalako leku bereziak ere agertzen dira. Ekimenaren helburua Irundarrek eta nahi duten turista guztiek hiriaren oroigarri polit bat etxera eramatea da.

Hiriaren historia eta ondarea ezagutarazteko modu dibertigarria da. Gainera, parte hartzaile guztiei beren argazkiak sare sozialetan partekatzera gonbidatzen zaie, #EsIrunDa traola erabilita eta  Bidasoa bizirikeko eta Irungo Udaleko kontuei aipamena eginez. Photocall-a urte osoan egongo dela aurreikusten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude