Asteburuko kultur agendak askotariko planak proposatzen ditu

Eskaintza kultural anitza izango du Irunek 2023ko abuztuko bigarren asteburuan zehar. Abuztuaren 11n bildumagileen azoka egingo da Zabaltza plazan. Larunbatean Gira Bira egitasmoaren barnean Pixar zinema-estudioak ekoiztutako 5 film labur emango dira Alai Txoko parkean, beste hainbat ekintzen artean. Azkenik, igandean,

Abuztuaren 11n, ostiralean, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara bildumazaleek hitzordua izango dute Zabaltza plazan, bildumagileen azoka egingo baita bertan.

Larunbatean, berriz, etxeko txikiak izango dira protagonistak. Alai Txoko parkea zinema areto batean bihurtuko da arratsaldeko 20:30etik aurrera. Pixarren 5 film laburren emankizunaz gain, Txikis del Bidasoak eta Bizinemak parkea girotzeko beste hainbat ekintza antolatu dituzte. Hortaz, bertaratzen direnek lehiaketez, photocall temaitkoaz, piknik musikalaz eta filmak girotzeko bestelako ekintzez gozatuko dute.

Asteburua agurtzeko, igandean, abuztuaren 13an, Olana Lissek kontzertua eskainiko du Zabaltza plazan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Extremadurako abeslari hau Donostian bizi da eta 17 urterekin hasi zuen bere ibilbide profesionala kantari gisa bere jaioterri Cáceresko showetan. 23 urte zituela bere kasa ikasi zuen gitarra jotzen. Blues, Jazz, Funk, Soul, R&B eta Popa dira bere bizitza osoan lagundu dioten generoak. Hainbat agertoki nazional eta europarretan aritua, eta musikaletan eta beste artista batzuen diskoetan lan egin ondoren, erabaki bat hartu zuen, arreta guztia bere lanean jartzea bakarlari eta konpositore gisa.

Festarako aukerarekin

Gainera, abuztuaren 11tik 15era Moskuko jaiak ospatuko dira. Beraz, hainbat ekintza antolatu dira egun horietarako Urdanibia plaza ardatz hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude